Edukira joan

Ekoizpen-bide

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekoizpen-bideak, ekoizpen bitartekoak edo ekoizbideak ekoizpena burutzeko beharrezko diren baliabide fisikoak dira, lan indarra kenduta, hala nola lurra, lantegiak eta makinak. Ekoizpen-faktoreen definizio berdina du, baina horiek giza-baliabideak (lan indarra), finantza baliabideak ere barnehartzen dituzte, baliabide fisikoekin batera (ekoizpen bideekin batera, alegia). Ekoizpen-bide kontzeptua teoria marxistan erabiltzen da bereziki, kapitalismoan ekoizpen-bideak burgesiaren esku daudela eta komunismoan langileena direla baieztatzeko.

Ekoizpen-bideak sistema-ekonomikoaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materia prima, makina, tresna, dirua, fabrika, bulego, almazen eta ibilgailuak bezalakoek konposatzen dituzte.

Teoria marxistaren arabera, lan prozesuan parte hartzen duen tresna edo material oro da ekoizpen bidea.

Ekoizpen bideak ekoizpen moduetara atxikita daude, beraz bai sistema esklabista, feudalista eta kapitalistan ere parte hartzen dute. Hauetako bakoitzean klase sozial desberdin baten menpe daude. Ekoizpena kapitalean bihurtzen denean, langileak esplotatzeko erreminta bihurtzen da aldi berean.

Marxismoaren arabera, langile klaseak bere kapitalismoaren aurkako iraultza egiten duenean eta proletarioen diktadura ezartzen dutenean, ekoizpen-bideak kolektibizatu eta langileek gestionatuak izango dira. Horregatik, burgesiak klase dominantea izateari eta langileak soldata eta gainbalioaren bidez esplotatzeari utziko dio.

Ekoizpen sistema sozialistan, ekoizpen-bideak langile propioenak dira eta hauek beraien beharren arabera erabiltzen dituzte. Ondorioz, bakoitzak egin duen lanaren ordainketa parekidea jasoko luke. Beste alde batetik, estatu sozialismo boltxebikeen teorian, ekoizpen bideak denonak eta denontzat dira; hau da, ez dago jabe indibidualik. Gizarteak jartzen ditu funtzionamenduan, komunitatearen onurarako eta ez elite baten onurarako.

Ikuspegi marxista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanieraz produktionsmittel bezala ezagututa, teoria marxistaren arabera, ekoizpen-bide eta laneko sujetuen bat egitea dira. Konkretuki, makinak, erremintak, lurra, materialak, fabrikak... barneratzen ditu; hau da, giza-lanaren eta naturaren eraldaketaren bitartean jokatzen duen oro.

Garapen kontzeptuala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminoa Karl Marxek eraiki zuen, kapitalarengandik nabarmenki bereiziz. Marxentzat, ekoizpen bideak lanerako instrumentu eta materialak dira, ekoizpen-modutik eta irabaziarengandik bananduta. Ekoizpen-moduaren barnean honako desberdintasunak egiten diraː

Ekoizpen-bide zuzenak: ekoizpen prozesuan zehar zuzenean parte-hartzen dute, honako hauen bateratzearen fruitu izanikː

  • Langileak
  • Materiala
  • Makinak

Ekoizpen-bide osagarriak: ez dute zuzenean parte hartzen ekoizpen prozesuan, baina hauek gabe ezingo litzateke eman. Garrantzitsuenak hurrengo hauek diraː

  • Zerbitzu generalak
  • Bulegoak
  • Tailerrak
  • Material biltegiak

Ekoizpen-bideen jabetza, marxismoaren arabera, ekoizpen kapitalistan burgesiak posizio dominantea daukala esan nahiko luke. Proletarioen diktadurak ekoizpen-bide hauen desjabetzea du helburu, proletarioek bereganatuko lituzkete eta horrela emantzipatzea lortu. Sozialismoaren modalitate desbedinen arabera, Estatuak gestionatuko lituzke (adb. SESB) edo langilen autogestioa emango litzateke. (adb. Jugoslavia).

Kapitalismoan, ekoizpen-bideak kapitalista baten jabetza pribatu dira, hau da, soldatapeko lana esplotatzeko medio bat. Langileak ez dituzte ekoizpen-bideak, beraz, beraien lan-indarra saltzera behartuta daude eta beraien nagusientzat gainbalioa sortzen dute.

Ekoizpen-bideak eta desindustrializazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomiaren prozesua oztopo bat bihurtu zen kapitalismoaren esplotazio-mekanismoen kontzeptuetan sakontzeko. Bere erreferentziak zuzentzen zituen egiturak espektro kapitalistar finantzarira aldatu ziren, eta horrez gain, ekoizpen egitura klasikoen desintegrazioarekin okerrera egin zuen. Marxismo garaikidearen ikuspuntutik esan ohi da "gaur, inoiz baino gehiago, ekoizpen bideak kapitalista handiaren eskuetan daude, baina ez dute hauen jabetzearen arrastorik uzten". Beste alde batetik, desindustrializazioaren prozesuarekin ekonomia zentralen monopolioa sendotzen da ekonomia periferikoen gainetik. Hau da, garapen ekonomikorako oinarrizko elementuak herrialde garatuen inportazioen menpe daude. Ondorioz, klase dispertsioaren barnean langileak zein kapitalista ertainak aurki daitezke prekarizazioaren egoera berdintsuan, kapitalista monopoliko handiaren aurrean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]