Edukira joan

El Alto (Bolivia)

Koordenatuak: 16°30′17″S 68°09′48″W / 16.5047°S 68.1633°W / -16.5047; -68.1633
Wikipedia, Entziklopedia askea
El Alto
El Alto
El Alto
hiria
Administrazioa
Herrialdea Bolivia
Sorrera1987
Jatorrizko izenaEl Alto
Geografia
Koordenatuak16°30′17″S 68°09′48″W / 16.5047°S 68.1633°W / -16.5047; -68.1633
Map
Azalera363 km²
Altuera4.150
Demografia
Biztanleria842.378 (2012)
Dentsitatea2.321 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1985
Telefono aurrizkia02
Ordu eremuaUTC−04:00
El Altoko kale nagusietakoa.

El Alto Boliviako laugarren hiririk populatuena da,La Pazko departamenduan dagoena. 1987 arte La Paz hiriko auzoa zen, geografikoki goi aldekoa (4.000 metrotik gora kokatuta dago) eta ekonomikoki oso txirotua eta iskanbilatsua. Urte hartatik aurrera udalerri izaera bereganatu zuen.

2010ean 960.767 biztanle zituen.

Auzo nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira zona garrantzitsuenak:

  • 1.º de Mayo (hasiera batean fabriketako langileen bizitokia)
  • 16 de julio (El Altoko alde komertziala)
  • Alto Lima
  • Ballivian
  • Complejo
  • Convifag
  • Ciudad Satélite (hasiera batean lagile publikoen bizitokia)
  • El Kenko
  • German Bush
  • Kollpani
  • Mercedario
  • Nuevos Horizontes
  • Río Seco
  • Senkata
  • Santiago I
  • Santiago II
  • Villa Adela (hasiera batean Indar Armatuetako langileen bizitokia)
  • Villa Alemania
  • Villa Exaltación
  • Villa Dolores
  • Villa Ingavi
  • Villa Bolivar "E"
  • Villa Bolivar "B"

Identitatea, kultura eta hizkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, 2001ean 15 urtetik gorako biztanleriaren %74,25ak aimara jatorria aitortzen zuen, %6,34ak kitxua, eta %18,71ak jatorrizko herritarra ez zela zioen. Guaraní, Mojeño y Chiquitanoak bezalako etniak ere badaude hirian, ehuneko txikia badira ere.

El Altoko biztanleak:

Hizkuntza nagusiak Biztanleriaren %a
Gaztelera 45,46
Aimara - gaztelera 39,56
Aimara 3,67
Kitxua - gaztelera 2,25
Autodeterminazio bidezko Herri Indigena Biztanleriaren %a
Jatorrizko aimara 74,25
Bat ere ez 18,71
Jatorrizko kitxua 6,36
Jatorrizko beste bertakoak 0,36

El Altok bizi izan duen kultura aniztasuna dela eta, 6 urtetik gorako biztanleriaren %85aren ama-hizkuntza gaztelera da, %39,56ak aimara eta gaztelera hitz egiten ditu, eta 3,67ak aimara soilik. Beraz, biztanleriaren ia %40a elebiduna da.

Nazio Batuen Garapen Programak eginiko ikerketa baten arabera, biztanleriaren gehiengoa El Alton jaioa da eta identifikazio etniko altua du, landa exodoa duela urte gutxi gertatu baitzen.

1985an, %63a etorkinak ziren, gehienak La Pazeko Departamentuko probintzia aimaretatik etorriak.

El Alton kokatuta dago La Pazeko aireportua, munduko garaienetakoa dena (4.061 m).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]