El proceso de Burgos
El proceso de Burgos | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | El proceso de Burgos |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 134 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Imanol Uribe |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hibai Rekondo |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirresarobe |
El proceso de Burgos 1979 urtean eginiko film dokumentala da, izen bereko gertaera historikoan oinarritutakoa. Imanol Uribek egin zuen film hau.
1979ko Donostiako Zinemaldiaren "Perla del Cantábrico" saria lortu zuena (gaztelaniaz egindako film onenaren saria 1979ko edizio hartan).[1] Zinemaldiko emanaldia ez zen erraza izan, Imanol Uribek urte batzuen buruan gogoratu zuen bezala[2]: dirua eskaini zioten dokumentala lehiatik ateratzeko; proiekziorako kopiak furgoneta inkognito batetik ia klandestinoki sartu zituzten aretoetara, baina azkenean emandakoan ez zen kontrako erreakzio berezirik izan.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelikula honek elkarrizketak eta testigantzak biltzen ditu Burgosko epaiketarekin lotutako jendearekin. Gogora ekartzen duenez, ETAk Melitón Manzanas 1968an erail ondoren prozesu judiziala etorri zen 1970eko abenduaren 3an, oihartzun handia izan zuena munduan eta bide horretatik Frankismoaren hasierako asmoak aldarazi zituena. Gipuzkoan ezarri zen salbuespen egoera eta izandako ehundaka atxiloketak ere aipatzen dira dokumentalean.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Todos los premios y nominaciones de El proceso de Burgos» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- ↑ IMANOL URIBE Trailer. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979ko filmak
- Imanol Uribek zuzendutako filmak
- Unai Dorronsorok antzeztutako filmak
- Francisco Letamendiak antzeztutako filmak
- Josu Abrisketak antzeztutako filmak
- Itziar Aizpuruak antzeztutako filmak
- Bittor Aranak antzeztutako filmak
- Javier Agirresaroberen filmak
- Euskal Herriko film dokumentalak
- Epaiketeei buruzko filmak
- ETAri buruzko filmak
- Espetxe filmak
- Gaztela eta Leonen girotutako filmak