Elai Alai (filma)
- Artikulu hau 1938ko filmeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elai-Alai (argipena)».
Elai Alai (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1938 |
Izenburua | Elai Alai |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta propaganda film (en) |
Iraupena | 14 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nemesio Manuel Sobrevila |
Gidoigilea(k) | Nemesio Manuel Sobrevila |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Segundo Olaeta |
Elai Alai 1938. urtean eginiko euskal filma zen. Nemesio Manuel Sobrevillak egin zuen Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker[1] eta bertan euskal folklorea filmatu zuen (Eresoinka haur korua eta Elai-Alai dantza taldea).[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santiago de Pablok Tierra sin paz liburuan jakinarazi zuenez filmaren negatiboa Frantziako Filmategian gordetzen zen, soinurik gabe.[1] Euskadiko Filmategiak negatiboen kopiak egin eta gordetzen zituen sekuentzia soinudunak baliatuz filmaren zati bat berreskuratu zuen.[1][3] Filma 2012an aurkeztu zen jendaurrean, Donostian, Giza Eskubideen Zinemaldiko Zinema eta Gerra Zibila Euskadin programaren barruan.[1][4]
Filma Frantziako hainbat eskenatokitan antzestu zuten Euskal Herriaren errealitatea ezagutarazteko eta Gerra Zibileko errefuxiatuei zuzendutako dirua biltzeko.[5] Gernikako bonbardaketaren osteko orduetan hartutako irudi batzuk ikusten dira filmean, Agustin Ugartetxeak hartutakoak,[1] baita Habanan joandako umeen irudi batzuk ere.[6]
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jon Arriola: Irrintzilaria
Ezaugarri teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaritza | Nemesio Manuel Sobrevilla |
Gidoilaria | Nemesio Manuel Sobrevilla |
Ekoizlea | Nemesio Manuel Sobrevilla |
Musika | Segundo Olaeta |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Zabala, Juan Luis. (2012-04-26). «'Elai-Alai'-k egin zenetik 74 urtera izango du, gaur, estreinaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
- ↑ «Elai Alai» https://www.eke.eus/eu/soka/sokadb/2/2.5/2.5.4/2.5.4-2 (Euskal Kultura Erakundea) (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
- ↑ dantzancom. «Elai-Alai dantzan 1938ko film batean» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) VILLAMERIEL, MIGUEL. (2012-04-26). «'Elai-Alai', un documental inédito del 38 sobre Gernika» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
- ↑ «Elai Alai» filmoteka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Country, About Basque. (2016-11-14). «Elai-Alai y Eresoinka. La cultura de un pueblo contra la barbarie del fascismo» About Basque Country (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).