Edukira joan

Emma Chacón i Lausaca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emma Chacón i Lausaca

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmma Chacón i Lausaca
JaiotzaBartzelona1886ko urriaren 24a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBilbo1972ko abuztuaren 28a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta piano-jotzailea

Emma Chacón i Lausaca (Bartzelona, 1886ko urriaren 24a - Bilbo, 1972ko urriaren 28a) kataluniar piano-jotzailea eta musikagilea izan zen.[1]

Emma Elisa Egilda Chacón i Lausaca Bartzelonako Gràcia pasealekuan jaio zen. Enrique Chacón Sánchez eta Enriqueta Lausaca y Bordoy izan ziren haren gurasoak, biak Bartzelonakoak.

Musikari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxean hasi zen musika ikasten Emma, Kataluniako burgesiako familia batekoa baitzen, harik eta 1901ean, Granados Akademiaren agerpenarekin, musika-prestakuntza sendotu zen arte.[2] Pianoa, harmonia, konposizioa eta kontrapuntua ikasi zituen Enrique Granados eta José Ribera i Mirórekin, eta musika ibilbidea piano-jotzaile hasi zuen arren, musikagile gisa sendotzen amaitu zuen.

1921ean Jose Ribera i Font margolariarekin ezkondu zen eta Bilbora joan ziren bizitzera eta bertan igaro zituen bere bizitzako hainbat urte. 1915etik Bilboko Elkarte Filarmonikoko kide izan zen.

1947ko apirilaren 20an, Bilboko Elkarte Filarmonikoan, Clara Bernal piano-jotzaileak, Juan José Vitoria biolin-jotzaileak eta Pepita López Español abeslariak Emma Chacónen obrari eskainitako lehen kontzertua eman zuten. Ondoren beste hainbat kontzertutan entzun ziren haren sorkuntzak.

Gaur egun, bere partiturak Emma Chacon Funtsean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko Foru Artxibo Historikoan eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboan gordetzen dira.

  • Alba op. 15 poema sinfónico, orkestra sinfonikorako.
  • Albores op. 84, orkestra sinfonikorako.
  • Ave María soprano eta bi biolin. Bilbao (1946).
  • Balada del pìrata op. 131 para bajo, baxu eta orkestra sinfonikorako.
  • Las Campanas, evocación para mezzosoprano, mezzosoprano eta orkestra sinfonikorako.
  • Capricho n. 1 op. 99 biolin eta pianorako.
  • Celajes, ráfagas op. 62, piano eta orkestra sinfonikorako.
  • Carreteos op.70 para quinteto de cuerda y piano, 2 vl., vla., vcl., cb. i piano.
  • Fantasia en re menor op. 125, orkestra sinfonikorako.
  • Improvisación op. 41 biolin, biolontxelo eta pianorako.
  • La jaula de oro. Divertimento 1900, opereta en tres actos. Konposatzailearen Texta.
  • Marcha triunfal en re mayor. op. 6, orkestra sinfonikorako.
  • Pasodoble. Banda.
  • Seis estudios para piano, Enric Granados eta José Riberari dedikatua.
  • Sonata romántica, en do menor, op. 72, biolin, biolontxelo eta pianorako.
  • Tamtum ergo op. 10, quatre veus i piano.
  • Visión de ensueño op. 130, mezzosoprano eta orkestra.
  • 2010ean Euskal emakume musikagileak deituriko kontzertua antolatu zuten Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ekimena Maite Idirin soprano bizkaitarraren ikerketa batetik sortu zen.Euskal emakume musikagileak ahanzturan gal ez zitezen eta haiek egindako lanari nolabaiteko aitorpena emateko. Emma Chacon, Julie Adrianne Karrikaburu, Maria Luisa Ozaita eta Emiliana Zubeldiari omenaldia izan zen.[3][4]
  • 2020an Juan March Fundazioak kontzertu bat programatuko zuen Madrilgo egoitzan. Voces inéditas: mujeres compositoras izenburupean. Bidegabe ahaztuak izan ziren, Emma Chacon, Julie Adrianne Karrikaburu, Emiliana Zubeldia, Ana Idiartborde eta María Luisa Ozaitaren lana aldarrikatzeko.[5]
  • Musikagileak 2020-2021: "Argitaragabeak: Konpositoreen ahots ikusezina". Inma García Salazar biolontxelo-jotzaileak eta Eugenia Boix sopranoak osatutako taldeak XIX. eta XX. mendeetako lau autoreren musika berreskuratuko dute: Emma Chacón, Emiliana de Zubeldia, Ana María Helena Bringuet-IdiartFrontera eta Julie Adrianne Karrikaburu.[6]
  • 2022an, Bilboko Arriaga Antzokiak kontzertu bat eskaini zuen Emma Chacónen lana aldarrikatzeko, haren heriotzaren 50. urteurrenean. "50 urte Emma Chacón gabe"[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Chacón, Emma (1886-1972)» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  2. (Katalanez) «Setembre de 2013» Femení i Singulars (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  3. «Euskal Emakume Musikagileen doinuak, BOSen eskutik» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  4. «Emakume musikagileak gogoratzeko kontzertua egingo da Bilbon, ekainaren 25ean» Argia 2010-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  5. (Gaztelaniaz) «La Fundación Juan March rescata a las compositoras olvidadas» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  6. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  7. Antzokia, Teatro Arriaga. «50 AÑOS SIN EMMA CHACÓN» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]