Edukira joan

Emma Kirkby

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emma Kirkby

(2015)
Bizitza
JaiotzaCamberley1949ko otsailaren 26a (75 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaSomerville College
Sherborne School for Girls (en) Itzuli
Hanford School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa

emmakirkby.com
IMDB: nm0456581 Spotify: 7cIdAeGd445NFOMJ3fr64K Musicbrainz: 991cc758-2c03-417f-b8a8-d5c1f16f58cb Songkick: 63073 Discogs: 836115 Edit the value on Wikidata

Carolyn Emma Kirkby (Cambridge, Ingalaterra, 1949) sopranoa da.

Somerville Collegen (Oxfordeko Unibertsitatea) ikasi zuen. Zenbait abesbatza eta musika-taldetan parte hartu zuen, eta, aurrerago, Barrokoko eta Errenazimentuko musikarekin zaletu zen bereziki. Jessica Cashekin ikasi zuen kantua Londresen, eta antzinako musika berreskuratzeko sortu zen mugimenduan parte hartu zuen. 1974an egin zuen debuta Londresen, eta, lau urte geroago, New Yorken.

Haren ahots naturalari eta musikarako berezko dohainari esker, musika klasikoaren aurreko abeslari onenetako bat bilakatu zen. Lehenengo lanak Musica Reservata, Consort of Musicke, Taberner Players eta Academy of Ancient Music taldeekin egin zituen. Aurrerago, bakarlari gisa hasi zen, eta kontzertuak eman zituen mundu osoan. Anthony Rooley laut-jotzailearekin eta haren Consort of Musickerekin egindako lanari esker, bere ahotsaren ezaugarriekin erabat adosten den errepertorioa sakondu zuen. Ezaugarri horiek bereziki nabarmenak dira laut eta ahotserako britainiar abestien grabazio eta kontzertuetan.

Ehundik gora disko grabatu ditu, era askotakoak: Monteverdiren madrigalak, Händelen italiar kantatak, John Dowland eta Robert Jonesen lauterako abestiak eta abar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]