Edukira joan

Eric Ambler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eric Ambler
Bizitza
JaiotzaLondres1909ko ekainaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLondres
HeriotzaLondres1998ko urriaren 22a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Joan Harrison  (1958ko urriaren 11 -  1994ko abuztuaren 14a)
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea
Colfe's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, eleberrigilea, zinema ekoizlea, aktorea, zientzia-fikzio idazlea eta produktorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0001907 Allocine: 48558 Allmovie: p79503 Edit the value on Wikidata

Eric Clifford Ambler (Londres, 1909ko ekainaren 28a - 1998ko urriaren 22a) ingeles idazle eta gidoigilea izan zen.

Aditu askoren iritziz, Amblerrek sortu zuen espioitza eta krimenaren generoa, 1970eko hamarraldian oso estimatua izan zena. 1936 eta 1940 artean, Amblerrek sei eleberri idatzi zituen: The Mask of Dimitrios (1939, Demetrios-en Mozorroa) da ezagunena. Hollywooderako gidoiak ere idatzi zituen. Amblerrek arrisku ikusezinezko mundu beldurgarri baina sinesgarriak sortzen zituen bere eleberrietan. Protagonista nagusiak gizon normalak dira, baina bortizkeria eta azpijoko sare batean harrapatuta gelditzen dira halabeharrez, eta ezin dute ihes egin hortik. 1960ko hamarraldi erditik aurrera, Amblerrek, maiz, latzak ikusitako mertzenario bat jartzen zuen istorioko heroi-kontatzaile. Amblerren beste eleberri batzuk: Judgment on Deltchev (1951, Deltchev-en epaiketa) eta The Care of Time (1981, Denboraren ardura). Haren liburuetan oinarrituriko zenbait film egin dituzte.

  • The Dark Frontier (1936)
  • Uncommon Danger (1937)
  • Epitaph for a Spy (1938)
  • Cause for Alarm (1938)
  • The Mask of Dimitrios (1939)
  • Journey into Fear (1940)
  • Judgment on Deltchev (1952)
  • The Schirmer Inheritance (1953)
  • The Night-Comers (1956)
  • Passage of Arms (1959)
  • The Light of Day (1962)
  • A Kind of Anger (1964)
  • Dirty Story (1967)
  • The Intercom Conspiracy (1969)
  • The Levanter (1972)
  • Doctor Frigo (1974)
  • Send No More Roses (1977)
  • The Care of Time (1981)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]