Erich Raeder
Erich Johannes Albert Raeder (Hanburgo, 1876ko apirilaren 24a - Kiel, 1960ko azaroaren 6a) alemaniar almirantea izan zen.
Raeder 1894an sartu zen Alemaniar Inperioko itsas armadan. Errusieraz hitz egiten zuen eta begirale gisa bidali zuten Errusia-Japonia Gerrara. 1905etik Alfred von Tirpitzekin lan egin zuen bere itsas politikaren defentsan eta propagandan. Lehen Mundu Gerran Hippen almirantearen estatu nagusian egon zen eta itsas gudu batzuetan parte hartu zuen, Jutlandekoan kasu.
1920an Kappen Putschan parte hartu zuen. 1928an almirante mailara igo zen eta 1935ean itsas armadako buru. 1937an nazi alderdian sartu zen.
Alemaniar itsas armada zuzendu zuen Bigarren Mundu Gerraren lehen urteetan, baina 1943an Karl Dönitzek ordezkatu zuen Barentseko Itsasoko Guduan porrot egin ondoren.
Biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten Nurenbergeko epaiketetan, baina osasun arrazoiengatik askatu zuten 1955ean.
- 1876ko jaiotzak
- 1960ko heriotzak
- Hanburgotarrak
- Alemaniako militarrak
- Almiranteak
- Alemaniako protestanteak
- Naziak
- Lehen Mundu Gerrako Alemaniako militarrak
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- Nurenbergeko epaiketetan errudunak
- Lehen Mundu Gerrako Alemaniako Itsas-Armada inperialeko pertsonala
- Burdinazko Gurutzearen Zaldunen Gurutzea jaso dutenak