Espainiako emakumezkoen errugbi liga
Espainiako emakumezkoen Errugbiko Ohorezko maila División de Honor Femenina de Rugby | |
---|---|
Antolatzailea | Federación Española de Rugby |
Sorrera | 1989 2010 (Liga formatua) |
Eremua | Espainiar Estatua |
Taldeak | 8 |
Maila | 1.a |
Jaitsiera | Ohorezko B maila |
Garaipen gehien | INEF Barcelona (11 Liga) |
Txapelduna | CR Majadahonda (2023-24) |
Webgunea | www.ferugby.es |
Espainiako emakumezkoen Errugbi Liga edo Espainiako emakumezkoen Errugbiko Ohorezko maila (gaztelaniaz: División de Honor femenina de rugby) Espainian emakumezkoek jokatzen duten errugbi txapelketa nagusia da. Espainiako Errugbi Federazioak antolatzen du, eta gaur egun 8 taldek parte hartzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989an hasi zen jokatzen, Espainiako Txapelketa izenarekin. Kanporaketa sistema zeukan, eta txapelduna finalean erabakitzen zen. 1998an Erreginaren Kopa izena hartu zuen; Getxo Rugby Taldeak bi garaipen eskuratu zituen. Liga sistemako txapelketa 2010-11 denboraldian abiatu zen, Getxo eta Gasteizko Gaztedi Rugby Taldea partaide zirela.[1] Lehenbiziko urteetan itzuli bakarreko liga izan zen, 2017-18 denboraldian bi itzuliko sistema ezarri zen arte.[2]
Lehiaketa sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]8 talde aritzen dira ligan, bi itzuliko sisteman, denak denen aurka. Puntuak honela banatzen dira:
- garaipena: 4 puntu
- berdinketa: 2 puntu
- erasoko bonusa, 4 entsegu edo gehiago lortzen dituen taldeari: puntu bat
- defentsako bonusa, 7 puntu edo gutxiagoko aldeaz galtzen duen taldeari: puntu bat
Liga amaieran lehenbiziko lau postuetan sailkatzen diren taldeek titulurako play-offak jokatzen dituzte. Bestalde, ligako azken taldea Ohorezko B mailara jaisten da, eta 7.ak promozioa jokatzen du Ohorezko B mailako talde baten aurka.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|
1989 | INEF Barcelona | 10-6 | CEU Madrid |
1990 | CEU Madrid | 30-0 | CD Puig Castellar |
1991 | La Moraleja-Alcobendas | 24-0 | INEF Barcelona |
1992 | La Moraleja-Alcobendas | 4-0 | INEF Barcelona |
1993 | CR Majadahonda | 6-0 | CR Bonanova |
1994 | CR Majadahonda | 15-0 | CR Bonanova |
1995 | INEF Barcelona | 10-0 | CR Majadahonda |
1996 | Getafe RC | 10-0 | Barcelona Universitari Club |
1997 | Getafe RC | 15-0 | RC L'Hospitalet |
Erreginaren Kopa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|
1998 | RC L'Hospitalet | 71-12 | CR Majadahonda |
1999 | CR Liceo Francés | 24-12 | CR Majadahonda |
2000 | CR Liceo Francés | 20-6 | CR Majadahonda |
2001 | Getxo RT | 13-10 | RC L'Hospitalet |
2002 | RC L'Hospitalet | 24-20 | CR Complutense |
2003 | CR Complutense | 18-6 | Barcelona Universitari Club |
2004 | CR Complutense | 14-13 | Getxo RT |
2005 | INEF Barcelona | 26-12 | Olímpico de Pozuelo |
2006 | INEF Barcelona | 1-18 | Olímpico de Pozuelo |
2007 | INEF Barcelona | 25-19 | Olímpico de Pozuelo |
2008 | Getxo RT | 7-3 | INEF Barcelona |
2009 | INEF Barcelona | 26-10 | Getxo RT |
2010 | INEF Barcelona | 33-5 | Getxo RT |
Ohorezko maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Euskal Herrikoak |
---|---|---|---|
2010-11 | INEF Barcelona | CRAT Coruña | 5.a Getxo, 7.a Gaztedi |
2011-12 | INEF Barcelona | CRAT Coruña | 3.a Bizkarians (Getxo) |
2012-13 | INEF Barcelona | Olímpico de Pozuelo | 6.a Bizkarians (Getxo) |
2013-14 | Olímpico de Pozuelo | CRAT Coruña | 5.a Getxo |
2014-15 | CRAT Coruña | Getxo RT | 2.a Getxo |
2015-16 | INEF Barcelona | CR Majadahonda | 5.a Getxo |
2016-17 | Olímpico de Pozuelo | CRAT Coruña | 4.a Getxo |
2017-18 | Olímpico de Pozuelo | CR Majadahonda | 8.a Getxo (jaitsi) |
2018-19 | CRAT Coruña | INEF L'Hospitalet | ez |
2019-20 | Universitario Sevilla | CR Majadahonda | ez |
2020-21 | C.R. Cisneros | CR Majadahonda | 4.a Eibar |
2021-22 | Universitario Sevilla | CR Majadahonda | 5.a Eibar |
2022-23 | CR Majadahonda | Corteva Cocos | 4.a Eibar |
2023-24 | CR Majadahonda | CRAT Coruña | 7.a Eibar (jaitsi) |
- Bizkarians izenarekin aritu zen Getxo 2011 eta 2013 artean.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
INEF Barcelona | 11 | 1989, 1995, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2016 |
CR Majadahonda | 4 | 1993, 1994, 2023, 2024 |
Olímpico de Pozuelo | 3 | 2014, 2017, 2018 |
La Moraleja-Alcobendas | 2 | 1991, 1992 |
Getafe RC | 2 | 1996, 1997 |
CR Liceo Francés | 2 | 1999, 2000 |
RC L'Hospitalet | 2 | 1998, 2002 |
CR Complutense | 2 | 2003, 2004 |
Getxo RT | 2 | 2001, 2008 |
CRAT Coruña | 2 | 2015, 2019 |
Universitario Sevilla | 2 | 2020, 2022 |
CEU Madrid | 1 | 1990 |
C.R. Cisneros | 1 | 2021 |
2024-25 denboraldiko euskal taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Herria | Zelaia |
---|---|---|
Getxo Rugby Taldea | Getxo | Fadura |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 2010-11 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-5).
- ↑ 2017-18 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-5).