Edukira joan

Espainiako emakumezkoen errugbi selekzioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako emakumezkoen errugbi selekzioa
IzengoitiaLas Leonas
ElkarteaEspainiako Errugbi Federazioa
HautatzaileaJuan González Marruecos
KapitainaCristina Blanco
Partida gehienAroa González (74)
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Espainia Espainia 0-28 Frantzia Frantzia
1989ko maiatzak 2
Garaipenik handiena
Espainia Espainia 119-0 Finlandia Finlandia
Coruña, 2011ko apirilak 30
Porrotik handiena
Espainia Espainia 0-97 Frantzia Frantzia
Guadalajara, 2017ko azaroak 11
Emakumeen Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak5 (aurrenekoa 1991n)
Posturik onena6.a 1991n

Espainiako emakumezkoen errugbi selekzioa Espainiaren ordezkaria da errugbi txapelketa ofizialetan. 1989ko maiatzaren 2an jokatu zuen lehenbiziko partida, Frantziaren aurka, eta 0-28 galdu. 2000tik 2006ra Sei Nazioen Txapelketan parte hartu zuen, baina Italiak ordezkatu zuen 2007tik aitzina, gizonezkoen txapelketaren antzirudiko.

Espainiako emakumezkoen errugbiari buruzko lehenbiziko aipamenak 1913koak dira; garai hartan, ezkutuan jokatzen zuten Madrilgo ikastetxe batzuetan, gaizki ikusirik baitzegoen neskak kirol gogor horretan aritzea. Dokumentatutako lehenbiziko partida, berriz, 1971ko martxoaren 14an jokatu zen, Avilésen, Llaranesko María Milagrosa ikastetxeko bi talderen artean.[1]

1970eko hamarkadaren hasieran, neska batzuk Madrilgo Arkitektura Eskolako zelaietan entrenatzen hasi ziren. 20 inguru izatera iritsi ziren, eta astean bitan elkartzen ziren entrenamendu saioak egiteko. Madrilgo talde bakarra baitzen, haien artean jokatzen zituzten partidak. Hamarkadaren amaieran, berriz, Gorpuz-heziketako ikasle talde batek Jose Antonio Sancharekin, Bartzelonako INEFCeko errugbi irakaslearekin, entrenatzea erabaki zuen; Kataluniako Federazioak, ordea, 1983ra arte ez zituen onartu. INEF eta BUC taldeek jokatu zuten emakumeen arteko lehenbiziko partida Bartzelonan.[2]

1980ko hamarkadan, gero eta talde gehiago eratu ziren, Bartzelonan eta Madrilen hasieran, eta Hego Euskal Herrian, Valentzian eta Andaluzian geroago. 1991n, 27 talde aritu ziren eskualdeko lehiaketetan. Espainiako selekzioak 1989ko maiatzaren 2an jokatu zuen bere lehenbiziko partida, Frantziaren kontra. 1991n, gonbidatua izan zen Cardiffeko Munduko Errugbi Kopan parte hartzera eta, ezustean, seigarren postua lortu zuen, Estatu Batuen, Ingalaterraren, Frantziaren, Zelanda Berriaren eta Kanadaren atzetik.[3]

1994an, aurrekontu arazoak zirela eta, ezin izan zuen parte hartu Eskoziako Munduko Errugbi Kopan; hala ere, Europako talde nagusietako bat izaten jarraitu zuen. 1995ean, Europako Errugbi Kopako ustekabeko irabazlea izan zen, finalean Frantziari 21 eta 6 irabazita.[4] 1997ko urtarrilean, bira egin zuen Ingalaterran zehar eta, partida amaitzeko 10 minutu falta ziren arte, irabazten joan zen Ingalaterraren, munduko txapeldunaren, aurka.

1998an, 7. postua lortu zuen Herbehereetako Munduko Errugbi Kopan. 1999an, berriro iritsi zen Europako Kopako finalera, Galesi (14-8) eta Eskoziari (11-9) irabazi ostean; finaleko partidan 13 eta 5 galdu zuen Frantziaren aurka. 2002an, Bartzelonan jokatutako Munduko Kopan 8. postuan amaitu zuen.

2000tik 2006ra, Bost eta Sei Nazioetako Txapelketako kide izan zen; hiru aldiz hirugarren sailkatu zen, eta jokatutako 33 partidetatik 10 irabazi zituen. Hala ere, 2007an Italiak ordezkatu zuen, Sei Nazioen Batzordeak emakumezkoen txapelketa gizonezkoenarekin bat egin nahi zuelako. Horrek izugarri murriztu zituen Espainiak maila goreneko errugbian jokatzeko zituen aukerak.

2013ko taldea.
Munduko Errugbi Kopa
Urtea Postua J I B G AT KT
Gales 1991 6.a 5 3 0 2 55 38
Eskozia 1994 Ez zuen parte hartu
Herbehereak 1998 8.a 5 1 0 4 71 141
Espainia 2002 8.a 4 1 0 3 83 66
Kanada 2006 9.a 5 3 0 2 41 132
Ingalaterra 2010 Ez zen sailkatu
Frantzia 2014 9.a 5 3 0 2 105 86
Irlanda 2017 10.a 5 2 0 3 73 134
Zeelanda Berria 2021 Ez zen sailkatu
Guztira 29 13 0 16 428 597
     Irabazlea       Finalista       Hirugarrena       Laugarrena Txapelketaren egoitza

Sei Nazioen Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa»
Urtea Postua
2000 3.a
2001 3.a (2.a-rekin berdinduta)
2002 4.a
2003 6.a
2004 3.a
2005 4.a
2006 6.a

Europako Errugbi Kopa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Europako Errugbi Kopa»
  • Txapelduna (11): 1995, 2003, 2010, 2013, 2016, 2018, 2019, 2020, 2022, 2023, 2024
  • Txapeldunordea (5): 1996, 1999, 2000, 2001, 2011

Euskal jokalariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako selekzioarekin partida gehien jokatu dituzten euskal jokalariak honako hauek dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rendueles, Alberto. El primer partido de rugby femenino en España. El Comercio, 2021eko apirilak 10, elcomercio.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-13).
  2. Las chicas son guerreras. diarium.usal.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-13).
  3. Casillas, Cristina. Las 'Leonas', reinas de Europa desde sus inicios. Marca, 2017ko abuztuak 4, marca.com (Noiz kontsultatua: 2022-9-13).
  4. España, campeona europea de rugby femenino. El Pais, 1995eko apirilak 17, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2022-9-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]