Espatula (tresna)
Espatula paletaren antzeko tresna bat da, txikia, ertzak zorrotzak eta kirtena luzea duena, hautsezko osagaiak nahasteko, farmazialariek eta margolariek nahasketa jakin batzuk egiteko erabiltzen dutena, eta beste lanbide batzuetan ere erabiltzen dena, hala nola medikuntzan, eskulturan[1] zeramikagintzan, sukaldaritzan, etab.[2] Eskiaren aurreko zatiari ere espatula esaten zaio.[3] Zeramikagintzan, zeramikazko piezen azala leuntzeko erabili izan da mendeetan.[3] Medikuntza obstetrikoan ere erabiltzen da fetuaren burua ateratzeko erabili ohi den tresna; elkarri artikulatuta ez dauden bi palaz osatua dagoenez, ez da inolako presiorik egiten fetu-buruaren gainean. Fetuaren burua baginako paretetan zehar lerratzen lagundu besterik ez dute egiten pala horiek.[3]
Espatula hitza latinezko hitzetik dator egur zati lau bat izendatzeko, latinezko spatharen forma txikigarri bat, ezpata zabala esan nahi duena.[4]
Laborategiko tresna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hautsezko osagaiak nahasteko laborategietan erabiltzen da. Maiz, espatularen aurkako muturrean koilararen antzeko kurbadura du, osagaien kopuru txikiak hartzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Larousse, Éditions. «Définitions : spatule - Dictionnaire de français Larousse» www.larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ «espátula» RAE.
- ↑ a b c «Espatula» Euskalterm. Terminologia banku publikoa (Euskao jaurlaritza. Administrazio Publikoen Euskal Institutua.) (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ «spatula | Search Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).