Edukira joan

Eta Crucis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eta Crucis
Behaketa
Distantzia Lurretik19,6882 pc
Itxurazko magnitudea (V)4,136, 4,47, 3,446, 3,229, 3,197 eta 4,06089
Magnitude absolutua2,67
Mota espektralaF2V
KonstelazioaHegoaldeko Gurutzea
Abiadura erradiala13,13 km/s
Igoera zuzena181,72040893237 °
Deklinazioa−64,613730700486 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa1,3 Eguzki erradio
Argitasuna7 L☉
Izendapenak

Eta Crucis (η Cru / HD 105211 / HR 4616) Hegoaldeko Gurutzea izeneko konstelazioaren hegoaldereneko zatian dagoen izar bat da. +4,15 itxurazko magnitudekoa, gure Eguzki-sistematik 64 argi-urteko distantziara dago.

Eta Crucis sekuentzia nagusiko izar bat da, F2 espektro motakoa, 6950 gradu kelvineko tenperatura efektiboduna. Bere erradioa gure Eguzkiarena baino %30 handiagoa da, eta gure Eguzkiak baino metaltasun txikiagoa du ((). 1,5 eguzki masako masa du, eta, gure eguzkia baino gazteagoa den arren, zenbait azterketek bere adina 1500 eta 2500 milioi urtetan zehazten dute.

Spitzer Espazio Teleskopioak duen MIPS tresnak gehiegizko erradiazio infragorria detektatu du 70 pikometrotan, Eta Crucisetik datorrena. Honek, izarra inguratzen duen hautsezko disko zirkumestelar baten presentzia adierazten du, hauts partikulen tenperatura 70 kelvin baino gutxiagotan estimatuz. Gehiegizkotasun hau ez zuen aurretik IRAS sateliteak detektatu, Eta Crucis CL Crucis Mira izar aldagarritik nahiko gertu egotearen ondorioz, 2,4 arku minutura, iturri distiratsua infragorrian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]