FIM-92 Stinger
FIM-92 Stinger | |
---|---|
Mota | Lurretik airerako misil eta man-portable air-defense system (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Zerbitzua | |
Hasiera | 1981 |
Gatazka | Falkland Uharteetako Gerra Afganistango gerra Errusia-Ukraina gerra |
Produkzioa | |
Diseinatzailea | General Dynamics |
Fabrikatzailea | General Dynamics Raytheon |
Zehaztasunak | |
Masa | 15,2 kg |
Luzera | 1,52 m |
Diametroa | 70 mm |
Gida-sistema | infrared homing (en) |
FIM-92 Stinger infragorriz gidaturiko estatubatuar lurretik airerako misil-sistema (SAM) bat da, Estatu Batuetako armadak eta bere aliatuek erabiltzen dutena. RTX Corporation enpresa estatubatuarrak fabrikatzen du eta 1981ean hasi zen zerbitzuan.
EADSk Alemanian ere fabrikatu zuen, eta bertan Fliegerfaust 2 deitzen diote, alemaniarrek sortutako lehen gailu eramangarri antiairekoa gogora ekarriz: Fliegerfausta. Gainera, beste 29 herrialdetako indar militarrek erabiltzen dute; 70.000 misil inguru sortu dira.
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurretik airerako misil pasiboa da, operadore bakar batek sorbaldatik jaurti dezakeena, nahiz eta ofizialki bi behar izan, hegazkinei 5.500 metroko distantzian eta 3.800 metroko altueran eraso diezaieke. M-1097 Avenger ibilgailu batetik ere jaurti daiteke, besteak beste.[1] Misilak 152 cm-ko luzera eta 70 mm-ko diametroa du, 100 mm-ko hegatsekin. Misilak 10,1 kg-ko pisua du berez, eta jaurtigailuak 15,2 kg-ko pisua.
Misila eiekzio-motor txiki batek jaurtitzen du, eta horrek operadorearengandik distantzia seguru batera bultzatzen du, erregai solidoaren bi faseko motor nagusia aktibatu aurretik. Motor horrek Mach 2,2ko (750 m/s) gehieneko abiaduran bizkortzen du. 3 kg-ko buruak kolpeatzean jarduten du, eta autosuntsitzeko tenporizadore bat du.
Erabiltzen diren hiru aldaera nagusi daude: hasierako oinarrizko bertsio bat, jazarpen-teknika pasibo optikoarena (POST) eta mikroprozesadore birprogramagarriarena (RMP). Azken horri horrela deitzen zaio eskutokian txertatutako ROM txip baten bidez firmwarea kargatzeko aukeragatik. Detektagailu duala du, espektro infragorriarekiko eta ultramorearekiko sentikorra, eta, horri esker, amua bereiz daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «T129 ATAK» Turkish Aerospace.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |