Fabiana Zudaire
Itxura
Fabiana Zudaire | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1894ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1970eko urriaren 4a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musika-irakaslea |
Fabiana Zudaire Jauregi (Idiazabal, Gipuzkoa, 1894ko urtarrilaren 20a - Donostia, Gipuzkoa, 1970eko urriaren 4a) musikaria eta musika irakaslea izan zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jose Galo Zudaire bere aitaren bitartez, txikitatik musikari lotutako bizitza izan zuen. Aita Idiazabalgo elizako organista eta solfeo eta piano, biolin edo txistu irakaslea ere izan zen.
Hainbat instrumentu jotzen zituen Fabiana Zudairek, baina biolina zen gehien gustatzen zitzaiona, eta gaztetatik pianoa irakatsi zien aitaren ikasleei[1].
Omenaldi modura, 2020ko irailean Idiazabalgo udalak musika entsegu lokalei Fabiana Zudaire izena emateko erabakia hartu zuen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Herriari egindako ekarpena azaleratzeko jarritako izena» Goierriko Hitza 2020-11-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ «Fabiana Zudaire musika entsegu lokalak ireki dira - Berriak» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).