Fernando Mendizabal
Fernando Mendizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaldibia, 1934ko abenduaren 15a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2011ko martxoaren 23a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Fernando Mendizabal Mujika (Zaldibia, Gipuzkoa, 1934ko abenduaren 15a – Donostia, Gipuzkoa, 2011ko martxoaren 23a[1][2]) itzultzailea eta euskaltzain urgazlea izan zen. Fraide frantziskotarra ere izana zen; 1980 inguruan utzi zion fraide izateari.
Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera Jakin aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, gero beste batzuk etorri ziren: Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Zurutuza, Joan Mari Torrealdai, eta horiek atera zuten aurrera aldizkaria.[3] Bere lanik aipagarrienak aipatutako Jakin aldizkarian nahiz Goiz-argi eta Euskera aldizkarietan argitaratu zituen. Bere itzulpen nagusiak hauek ditu: Maria (1957, Pérez Lozano), Tantan lapurretan (1959, A. Montero), Lau Ebanjelioak (Arantzazuko beste hainbat fraideekin batera, 1962) eta Prolegomenoak (Inmanuel Kant, 1995), Hezkuntza eta Soziologia (Emile Durkheim, 1993).
Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean euskaltzain urgazle izendatu zuen. Erakundearen barnean, 1981ean Aditza batzordean lan egin zuen.
1974an Gramatika txikia euskeraz liburua argitaratu zuen.
Urte askotan UZEI elkartean lan egin du, eta elkarlanean liburu ugari argitaratu ditu. Udako Euskal Unibertsitatearekin ere kolaboratu zuen. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 28 lan azaltzen dira.[4]
Hizkuntza juridikorik kasik ez zenean, lege-hizkera lantzeko eta garatzeko EHUko Zuzenbide Fakultatean Euskara Juridikoaren Ikastaroa (EJI deitua) eskaini zuen urte askotan; gero zuzenbide ikasketetan euskara juridikoa modu ofizialean ikasteko aukera ireki zuen ikastaro hark. Egungo euskal legelari askoren maixua izan zen eta, terminologia juridikoan, berak irekitako ildoak bide seguru bihurtu dira indarrean den euskal legedian.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko hiztegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partu hartu zuen UZEIren hiztegi hauen argitalpenean:[5]
- Zuzenbidea hiztegia (1 eta 2) (1987), Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga, Mikel Aperribay, Jose Antonio Arana Martija (1931-2011), Edorta Cobreros Mendazona, Jose Luis De la Cuesta Arzamendi, Xabier Elias, Antton Elosegi Aldasoro, Josu Garamendi, Bittor Garamendi, Koldo Gorostiaga Atxalandabaso, Pello Huizi Petrikorena, Antton Ibarguren Jauregi (1949-1989), Antton Idiakez, Mikel Iriondo Iturrioz, Gurutz Jauregi Bereziartu, Beatriz Casares Pascual, Koldo Kortabitarte, Fernando Mendizabal Mujika (1934-2011), Gregorio Monreal Zia, Gotzon Nazabal Jaka, Jose Antonio Obieta, Andres Urrutia Badiola
- Administrazioa eta zirkulazioa hiztegiak (1983) Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga, Lore Azkarate Villar, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Edorta Cobreros Mendazona, Antton Elosegi Aldasoro, Jose Juan Gonzalez de Txabarri Miranda, Koldo Gorostiaga Atxalandabaso, Antton Idiakez, Fernando Mendizabal Mujika (1934-2011), Gotzon Nazabal Jaka, eta Andres Urrutia Badiola. UZEI arg
- Politika hiztegia (1, 2, 3 eta 4) (1980) Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Jokin Apalategi Begiristain, Xabier Apaolaza Bernedo, Jose Antonio Arana Martija (1931-2011), Karmelo Arroiabe, Joxe Azurmendi Otaegi, Jean Louis Davant Iratzabal, Antton Elosegi Aldasoro, Martin Etxeberria, Paco Garmendia Agirrezabalaga, Luis Haranburu Altuna, Antton Ibarguren Jauregi (1949-1989), Paulo Iztueta Armendariz, Gurutz Jauregi Bereziartu, Anton Karrera, Federiko Krutwig Sagredo (1921-1998), Emilio Lopez Adan, Fernando Mendizabal Mujika (1934-2011), Mixel Mendiburu, Joxe Manuel Odriozola Lizarribar, Mario Onaindia Natxiondo (1948-2003), Jon Sudupe Martija, Mikel Ugalde Ugalde, Piarres Xarriton Zabaltzagarai (1921-2017).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20110430162100/http://www.eitb.eus/kultura/literatura/osoa/624541/fernando-mendizabal-euskaltzain-urgazlea-hil-da/ Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil da. Eitb.com
- ↑ http://www.berria.info/albisteak/48970/fernando_mendizabal_euskaltzain_urgazlea_zendu_da.htm[Betiko hautsitako esteka] Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea zendu da. Berria egunkaria
- ↑ http://www.europapress.es/euskera/noticia-fernando-mendizabal-euskaltzain-urgazlea-hil-da-76-urte-zituela-20110323181259.html Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil da. Europapress.es
- ↑ Fernando Mendizabalen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (28 produktu)
- ↑ «Antton Elosegi Aldasoro :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) «Fernando Mendizabal», Auñamendi Eusko Entziklopedia.