Fire Island
Fire Island | |
---|---|
| |
Bertako izena | Fire Island |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Atlantikoa |
Azalera | 24,9 km2 |
Politika | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Gizartea | |
Biztanleria | 292 |
Fire Island New Yorkeko uharte bat da, Suffolk konderrian kokatuta, Long Island uhartetik hegoaldera. 48 kilometroko luzera du, eta, gutxi gora-behera, kilometro 1eko zabalera. Uhartearen hedadura 22,5 kilometro karratu ingurukoa da, 491 biztanle dituelarik 2000ko erroldaren arabera.
Fire Island Long Islandetik zortzi kilometroko distantziara dago, uharte honetatik Great South Bayren bidez banandua. Uhartea, hala ere, Long Islandekin Robert Moses Causewayren bidez lotua dago, ur gaineko lur banku batean eginiko galtzada. Great South Baytik igarotzen diren transbordadore ugarien edo itsasontzi pribatuen bidez ere igaro daiteke.
Fire Island uhartea bertan geratzen diren pertsonaia ospetsuengatik ere ezagutzen da, batez ere udan. Hauen artean Truman Capote bezalako idazleak eta Ethan Hawke, David Duchovny, Harvey Keitel eta Uma Thurman bezalako aktoreak daude.