Francesc Macià
Francesc Macià i Llussà (Vilanova i la Geltrú, Katalunia, 1859ko irailaren 21a - Bartzelona, 1933ko abenduaren 25a) ideologia errepublikarra eta independentista zuen politikari eta militar katalandarra izan zen. Kataluniako Generalitateko 122. presidenta (lehendakaria) eta Estat Catalá (Estatu Katalandarra) eta Esquerra Republicana de Catalunya (Kataluniako Ezker Errepublikarra) alderdi politikoen sortzailetako bat. Azken horretan Lluís Companys i Jover-rek ordezkatu zuen. Bizitzaren amaieran "L'Avi" ("Aitona") ezizenez ezaguna zen herri xehearen artean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabost urterekin Espainiako Armadaren Guadalajarako Ingenieri Militarren Akademian sartu zen. Handik sei hilabetera hezkuntza ikastaroa bukatu eta Madrilgo telegrafia sailera bidali zuten teniente. Sevillara ere bidali zuten kapitain mailarekin, eta gero Lleidara; berttan koronel mailara iritsi zen.
Eugenia Lamarcarekin ezkondu zen, lleidatar lurjabe batzuen alaba zena.
Halere, armada espainiarretik atera beharrean suertatu zen 1905an 'La Veu de Catalunya ("Katalunia Zaharra") aldizkariari ofizial espainiar batzuek egindako erasoa gaitzetsi ostean. Izan ere, aldizkaria moldatzen zen inprimategia erasotu zuten, han Katalunian zeuden espainiar ofizialei buruzko karikatura bat marraztu baitzuten eta espainiar ofizialek iseka moduan hartu zuten. Militar hauen erasoaren aurkako neurriak hartu beharrean, arrazoi eman eta karikaturaren egileak epaitegi militar batek epaitu zituzten.
Moskura joan zen bertako agintari komunisten laguntza bila, baina bidaia porrota izan zen; hortaz, bere indarrekin jokatzea besterik ez zuen izan eta barneraldi militar bat antolatu zuen Kataluniaruntz. 1922an Estat Català (Estatu Katalandarra) alderdi politikoa sortu zuen, 1931n Esquerra Republicana de Catalunya (Kataluniako Ezker Errepublikarra) alderdiarekin batuko zena, barnean autonomia bat gozatuaz. 1926an Estat Catalàk Prats de Mollóko konplot saiakera egin zuen Primo de Riveraren diktaduraren aurka, Prats-de-Mollo-la-Prestetik («Prats de Mollóko Konplota» deritzona), Frantzian. Saiakera hau Frantziako Gendarmeri Nazionalak galarazi zuen, baina Katalunian ospe handia irabazteko aukera zoragarria eman zion. Konplota erabat eragotzita, Francesc Macià atxilotu eta Belgikara atzerriratu zuten. Bruselan zenbait hilabetez bizi ondoren, Argentinan klandestinoki sartu eta bertan urte erdi bat baino gehiago eman zuen. Habanan Partido Separatista Revolucionario de Cataluña edo Kataluniako Alderdi Iraultzaile Separatista sortu eta haren presidente izan zen. Orduan, lehendabizikoz Katalandar Errepublika bat hedatzeko aukera bat aztertu zuen (1928ko irail-urria). Primo de Rivera jeneralaren erorketa ondoren (1930eko urtarrila), azkenik, Macià Kataluniara itzuli zen 1931ko otsailaren 22an, hain zuzen. Ostean, Espainiar Gorteetako diputatu aukeratu zuten 1931n eta 1933an.
1931an, Esquerra Republicana de Catalunya alderdiari gehiengoa eman zioten hauteskundeak egin ondoren,, Macià-k Katalandar Errepublika aldarrikatu zuen Kataluniako Generalitateko Jauregitik. Geroago, Espainia estatu federal bihurtzeko proiektuak porrot egin ondoren, Kataluniarako Autonomi Estatutu bat onartu zuen. Lluís Companysk ordezkatu zuen karguan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo Loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesc Macià |