Frederiko Gilen III.a Prusiakoa
Frederiko Gilen III.a Prusiakoa (Potsdam, 1770eko abuztuaren 3a - Berlin, 1840ko ekainaren 7a) 1797tik 1840ra bitarteko urteetan Prusiako erregea izan zen.
Frederiko-Gilen II.aren semea eta ondorengoa izan zen. 1793an, Luisa Mecklenburg-Strelitzekoarekin ezkondu zen. 1810ean alargundu zen, eta Augusta Harrach kondesarekin ezkondu zen 1824an. Rhineko konfederazioaren sorrerak kezkatuta, eta Hannover bereganatu ez zuenez gero, Alexandro tsarrak Frantziaren kontrako gerrara eraman zuen 1806an. Napoleonek Jenan eta Auerstädten zapaldu zuen Prusia eta, frantsesak Berlinen sarturik, Prusiak bere lurraldeen erdiak galdu zituen Tilsiteko hitzarmenaren ondorioz. Berlingo Unibertsitatea 1809an sortu zuen. 1815ean, Vienako Batzarrari esker, lehengo lurrez gainera, Rhin aldea eskuratu zuen Prusiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiko Gilen III.a Prusiakoa |
Aurrekoa Frederiko Gilen II.a Prusiakoa |
Prusiako erregea 1797 – 1840 |
Ondorengoa Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa |