Garaia Teknologia Parkea
Itxura
Garaia Teknologia Parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Arrasate |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2007 |
Kontaktua | |
Helbidea | Goiru kalea, 1 |
Webgune ofiziala | |
Garaia Teknologia Parkea (aurrez, euskaraz Garaia Berrikuntza Gunea eta gaztelaniaz Polo de Innovación Garaia), Gipuzkoako Arrasate hirian kokaturik dagoen teknologia parkea da.
Izena Debagoienaren aurreko Deba Garaia izenari zor dio.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mondragon Korporazioak, Mondragon Unibertsitateak eta beste sei zentro teknologikok[1] sortu zuten 2007 urtean. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak ere parte hartu zuten parkearen sorreran[2]. Helburu nagusia Unibertsitateko zientzilarien eta zentro teknologiko eta enpresetako I+G+i sailek bikaitasun gune bat izatea da, Euskal Autonomi Elkarteko enpresek kalitatezko jauzia egin ahal izateko[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Garaiaren DNA – GARAIA Parque Tecnológico. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Polo Garaia, el mayor complejo de innovación de Euskadi» El Diario Vasco 2007-11-07 (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arabako Teknologia Parkea
- Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
- Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea