Gari Mujika
Gari Mujika | |||
---|---|---|---|
2021eko apirilaren 26a - ← Ander Rodriguez Lejarza Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Garikoitz Mujika Iriondo | ||
Jaiotza | Idiazabal, 1982 (41/42 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea (2000 - 2002) : Ikus-entzunezko komunikazio Euskal Herriko Unibertsitatea (2002 - 2004) : Ikus-entzunezko komunikazio Camilo José Cela Unibertsitatea (2018 - 2019) master : aholkularitza politikoa UNED (2020 - 2020) | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||
Enplegatzailea(k) | Euskaldunon Egunkaria (2001eko ekaina - 2001eko iraila) Gara (2002ko uztaila - 2011ko ekaina) Donostiako Udala (2011 - | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu Sortu |
Garikoitz Mujika Iriondo (Idiazabal, Gipuzkoa, 1982) euskal kazetari eta politikaria da. 2017tik aurrera EH Bilduko zuzendari nagusia da. Sortuko kidea da.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean (2000-2002) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (2002-2004). Gerora, 2018-2019 ikasturtean, irudi aholkularitzan eta aholkularitza politikoan masterra gauzatu zuen Camilo Jose Cela Unibertsitatean.
2001eko udan Euskaldunon Egunkarian aritu zen praktiketan. 2002ko uztaila eta 2011ko ekaina bitartean Gara egunkariko kazetaria izan zen. Azken bi urteetan, 2009tik 2011ra, egunkari horretako politika ataleko burua izan zen. 2011ko uztailean Donostiako Udaleko Prentsaburu izendatu zuen Juan Karlos Izagirre alkateak. Handik urtebetera, 2012ko uztailean, alkatetzako idazkari postura igaro zen.[2]
2015eko udal hauteskundeen ondoren EH Bilduk alkatetza galdu zuen, eta 2015eko uztailetik aurrera Mujika EH Bilduren udal bozeramailearen (Juan Karlos Izagirre aurrena, Reyes Carrere 2019ko hauteskundeen ondoren) aholkularia izan zen Donostiako Udalean, 2021era arte.[3][4] EH Bilduren koordinatzaile instituzional gisa ere aritu zen 2015etik 2017ra.[5][6] 2017ko ekainean EH Bilduko zuzendari nagusi izendatu zuten koalizioaren lehen kongresuan.[7][8] 2021ean kargu horretan jarraitzeko proposatua izan zen bigarren kongresurako.[9]
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bilduren zerrendan 10. postuan aurkeztu zen.[10][11][12] Ez zen hautatua izan, baina 2021eko apirilean legebiltzarkide izango zela iragarri zen, Ander Rodriguez kideak kargua utzi baitzuen.[13]
Hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauteskundeak | Alderdia | Koalizioa | Barrutia | Postua | Emaitza | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | Sortu | EH Bildu | Gipuzkoa | 10.a (25etik) | Ez hautetsia[a] | ||
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Esnaola, Enekoitz. «Independenteen txanda, gero» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Garikoitz Mujika sustituye a Josetxo Ibazeta» El Diario Vasco 2012-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ «Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala» egoitza.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ Eusko Legebiltzarra - Fitxa. Garikoitz Mujika Iriondo. Eusko Legebiltzarra.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los socios de la coalición respiran al despejarse el camino de la refundación» El Diario Vasco 2017-06-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gari Mujika, secretario del exalcalde Izagirre, escoltará a Otegi al frente de EH Bildu» El Diario Vasco 2017-06-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ Sagarzazu, Jokin. «EH Bildu gidatzeko zerrenda bakarra egongo da hilaren 17ko kongresurako» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Política. (2017). «Sortu copa la nueva dirección de EH Bildu que encabeza Otegi» Diario de Noticias de Navarra (Editorial Iparragirre) 2017-06-07 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EH Bildu propone una dirección «fuerte» con «aspiraciones de Gobierno» liderada por Otegi» El Diario Vasco 2021-04-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ Berria. «EH Bilduren batzar nagusiak hauteskunde zerrendak berretsi ditu, %92ko babesarekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ «Hautesle zerrendetan goierritar ugari, baina aurreko postuetatik urruti» Goierriko Hitza 2020-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los partidos presentan unas listas para el 12-J sin apenas cambios y con más mujeres en Gipuzkoa» El Diario Vasco 2020-06-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ Urain, Jon O.. «Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak parlamentuko kargua utziko du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- 1982ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Idiazabaldarrak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XII. legegintzaldian
- Gipuzkoako kazetariak
- Euskal Herria Bilduko Gipuzkoako hautetsiak
- Nafarroako Unibertsitateko ikasleak
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XIII. legegintzaldian