Edukira joan

Gazteen Munduko Jardunaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazteen Munduko Jardunaldia
Irudia
Indarraldi1984 - 
AntolatzaileaErromatar Eliza Katolikoa
Parte-hartzaileak

Webguneworldyouthday.com

Gazteen Munduko Jardunaldia mundu osoko gazteak elkartzeko helburuz Erromatar Eliza Katolikoak antolatutako jardunaldia da. Urtero Erramu Igandean elizbarruti guztietan ospatzen da eta, bizpahiru urtetik, nazioarteko ospakizun handi bat egiten da hiri desberdin batean. Jardunaldi horrek zenbait egun irauten du, aita santuaren parte hartzearekin.[1] Lehenbizikoa Erroman egin zen, 1984ko apirilaren 15ean, aita santua Joan Paulo II.a zelarik.

Nazioarteko ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Data Lekua Parte hartzea[2]
1984 Apirilak 15 Erroma 300.000 Berrerospenaren Jubileu Urtea
1985 Martxoak 31 Erroma 300.000 Gazteriaren Nazioarteko Urtea
1987 Apirilak 11-12 Buenos Aires 1.000.000 Guk ezagutu dugu eta sinetsi Jainkoak digun maitasuna (Jn 4, 16)
1989 Abuztuak 15-20 Santiago de Compostela 500.000 Ni naiz bidea, egia eta bizia (Jn 14, 6)
1991 Abuztuak 10-15 Częstochowa 1.600.000 Zuek, seme-alaba egiten zaituzten Espiritua hartu duzue (Erm 8, 15)
1993 Abuztuak 10-15 Denver 600.000 Ni bizia –eta bizia ugari gainera– izan dezaten etorri naiz (Jn 10, 10)
1995 Urtarrilak 10-15 Manila 4.000.000 Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet (Jn 20, 21)
1997 Abuztuak 19-24 Paris 1.200.000 Maisu, non bizi zara? - Etorri eta ikusi (Jn 1, 38-39)
2000 Abuztuak 15-20 Erroma 2.000.000 Eta Hitza haragi egin zen eta gure artean jarri bizitzen (Jn 1, 14)
2002 Uztailak 23-28 Toronto 800.000 Zuek zarete munduarentzat gatza... Zuek zarete munduarentzat argia. (Mt 5, 13-14)
2005 Abuztuak 16-21 Kolonia 1.100.000 Hemen gatoz Bera gurtzera (Mt 2, 2)
2008 Uztailak 15-20 Sydney 400.000 Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue, eta nire lekuko izango zarete (Eginak 1, 8)
2011 Abuztuak 16-21 Madril 2.000.000 Harengan errotuak eta oinarrituak, iraun sendo sinesmenean (Kol 2, 7)
2013 Uztailak 23-28 Rio de Janeiro 3.700.000[3] Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle (Mt 28, 19)
2016 Uztailak 25-
Abuztuak 1
Krakovia 3.500.000[4] Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango (Mt 5, 7)
2019 Urtarrilak 22-27 Panama Hiria Hona hemen Jaunaren mirabea; gerta bekit zuk esan bezala (Lk 1, 38))

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]