Edukira joan

Gion Matsuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gion Matsuri
Datuak
Motamatsuri (en) Itzuli eta goryō-e (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
Jarduera
Honen parteThree Great Festivals of Kyoto (en) Itzuli eta Yama, Hoko, Yatai, float festivals in Japan (en) Itzuli
Historia
Sorrera869
webgune ofiziala

Gion Matsuri (japonieraz: 祇園祭?) Kyotoko jaialdi xintoista handiena da eta Japoniako hiru handienen artean dago. Urtero uztailean ospatzen da eta hilabete osoa irauten du.

Ekintza nagusia uztailaren 17an egiten den Yamaboko Junkō (山鉾巡行) desfilea da eta Gion barrutian izaten da, hortik izena, eta hau da jaialdi guztiko ekintzarik ikusgarrien jaialdiaren izena. Janari txosnak jartzen dituzte yakitori (oilaskoa barbakoan) eta taiyaki, takoyaki eta okonomiyaki gozoki tradizional japoniarrak izaten dituzte. Neskek yukata tradizionalak janzten dituzte.

869an izurri handia izan zen Kyoton. Gozu Tennō (牛頭天王) jainkoaren zigorra zela sinetsita, Seiwa enperadoreak Yasaka santutegian errezuak antolatu zituen. Japonia zaharreko 66 alabarda ezarri ziren santutegian, probintzia bakoitzeko bana, eta mikoshi-ak (aldean eramateko aldareak) atera ziren.

Ordutik aurrera, katastrofe bat izaten zen bakoitzean ekintza hauek errepikatzen ziren eta 970tik aurrera urtero egitea erabaki zen. 1533an Ashikaga shogunerriak agerraldi erlijiosoak debekatu zituen baina jendeak protesta egin eta purifikazio erritualak mantendu zituen eta gaur egungo jaialdiaren itxura hartu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]