Golo Mann
Itxura
Golo Mann, Angelus Gottfried Thomas Mann jaioa (Munich, 1909ko martxoaren 27a - Leverkusen, 1994ko apirilaren 7a) alemaniar historialari eta saiakeragilea izan zen.
Thomas Mann idazlearen semeetako bat izan zen. Filosofia ikasi zuen Heidelbergeko Unibertsitatean eta Suitzara erbesteratu zen familia osoarekin Adolf Hitler boterera igo zenean 1933an. Suitzan eta Estatu Batuetan gerra igaro ondoren, Europara itzuli zen 1950eko hamarkadan.
Alemaniako historia XIX. eta XX. mendeetan da bere maisulana, 1958an argitaratua. Bertan Hitlerren erregimenaren izaera nihilista eta aberrantea nabarmendu zuen. Bere azken urteetan krimen naziak testuinguruan kokatu zituen, krimen estalinistekin eta aliatuen bonbardaketekin alderatuz.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1947 Friedrich von Gentz
- 1958 Deutsche Geschichte des 19. und 20. Jahrhunderts
- 1964 Wilhelm II
- 1970 Von Weimar nach Bonn. Fünfzig Jahre deutsche Republik
- 1971 Wallenstein
- 1986 Erinnerungen und Gedanken. Eine Jugend in Deutschland
- 1989 Wir alle sind, was wir gelesen
- 1992 Wissen und Trauer
- 2009 Man muss über sich selbst schreiben. Erzählungen, Familienporträts, Essays. Herausgegeben vn Tilmann Lahme. Frankfurt am Main: S. Fischer Verlag.