Goya Sariak
Itxura
Goya Sariak | |
---|---|
2015 | |
Saritutakoa | Espainiako zinemaren sariak |
Babeslea | Academia de las Artes y las Ciencias Cinematográficas de España |
Herrialdea | Espainia |
29 | |
Lehen sari banaketa | 1987 |
Webgune ofiziala | academiadecine.com |
Goya Sariak (gaztelaniaz: Premios Goya) Espainiako Zinema Akademiak urtero banatzen dituen zinema sariak dira. Urtarrila eta otsailaren artean ospatzen dute, eta golardoa Francisco Goyaren brontzezko irudia da.
29 ekitaldi egin dituzte orain arte (1987-2015).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987 - Lehen ekitaldia.
- 2003 - Urte hartan, hainbat aktorek eta zinema-langilek protesta ekintzak burutu zituzten Irakeko gerraren aurka, Aznar orduko presidentearen aurkako ekitaldi ikusgarria izan zena.
- 2004 - AVT erakundeak (ETAk eragindako biktimak biltzeko asmoz sortutakoa) protesta ekintzak egin zituzten Julio Medem zuzendari donostiarraren, Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra bere pelikula-dokumentala zela eta. Ekitaldi hartan, aipatutako lanak ez zuen saririk lortu, baina bai Javier Agirresarobe eibartarrak, argazki onenarena (Soldados de Salamina pelikularekin).
- 2005 - Pablo Malo donostiarrak zuzendari berriaren saria (Neguko eguzki hotza pelikularekin) eskuratu zuen.
- 2006 - Obaba pelikulak soinu onenaren saria irabazi zuen.
- 2015 - Lehen aldiz euskara hutsezko filma bat, Loreak, film onenaren sarirako proposatu zuten.
- 2019 - Lehen aldiz izan da aktore errebelazio Goya saria ezgaitasun fisikoa duen pertsona irabazten duena (Jesus Vidal aktorea).
- 2023 - Telmo Irureta zumaiarrak, aktore ez gaitua, Aktore berri onenaren Goya eskuratu zuen.[1]
Markak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carmen Maura: emakumezko aktore onenaren saria aldi gehien (3) lortu duena.
- Javier Bardem: gizonezko aktore onenaren saria aldi gehien (5) lortu duena.
- Pedro Almodóvar eta Fernando León de Aranoa: zuzendari onenaren saria aldi gehien (3) lortu dutenak.
- Alberto Iglesias donostiarra: jatorrizko musika onenaren saria aldi gehien (9) lortu duena.
- Verónica Forqué, Rosa María Sardá, María Barranco eta Candela Peña: taldeko emakumezko aktore onenaren saria aldi gehien (2) lortu dutenak.
- Emilio Gutiérrez Caba, Juan Diego, Karra Elejalde eta Eduard Fernández: taldeko gizonezko aktore onenaren saria aldi gehien (2) lortu dutenak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Film onenaren Goya Sariak (zerrenda)
- César Sariak
- Gaudí Sariak
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Espainiako Zinema Akademiaren webgunea:
- (Gaztelaniaz)Goya Sarien webgunea