Edukira joan

Guadalcanal (uhartea)

Koordenatuak: 9°35′24″S 160°14′06″E / 9.59°S 160.235°E / -9.59; 160.235
Wikipedia, Entziklopedia askea
Guadalcanal (uhartea)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPopomanaseu
Garaiera2.335 m
Motauharte
Azalera5.302 km²
EponimoaGuadalcanal
Geografia
Map
Koordenatuak9°35′24″S 160°14′06″E / 9.59°S 160.235°E / -9.59; 160.235
Honen parte daSolomon Islands (en) Itzuli
Estatua Salomon uharteak
Province of the Solomon Islands Guadalcanal Province
Ur-gorputzaOzeano Barea
Artikulu hau uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guadalcanal (argipena)».

Guadalcanal, bertako izena Isatabu delarik, Ozeano Barearen hego-mendebaldean dagoen uharte bat da. Salomon uharteetako handiena da. Bere azalera 5.336 kilometro karratukoa da. 60.000 biztanle inguru ditu. Hiririk garrantzitsuena Honiara da. XVI. mendean Alvaro de Mendañaren espedizioak igaro zuen Ozeano Bareko uharteetako bat izan zen.

Uhartea Alvaro de Mendañak aurkitu zuen 1568an Terra Australis Incognita mitikoa deskubritzeko espedizio batean Filipe II.a Espainiakoaren erregealdian. Uharteari bere izena Pedro Ortega Valencia esploratzaileak eman zion (garai hartan Mendañaren espedizioko kidea) bere jaioterria zen Guadalcanal herriaren omenez, Sevillako probintzian dagoena.

Kolonizazioa eta independentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea Gaztelako Koroa eta Aragoikoarentzat aurkitua izan zen arren, espainiarren uhartea kolonizatzeko ahaleginek huts egin zuten. XVIII. eta XIX. mendeetan zehar bertara soilik misiolariak eta zenbait europar talde iritsi ziren.

1885ean, Ginea Berriko Alemaniar Konpainiak Salomon uharteen gaineko kontrola ezarri zuen. Alabaina, alemaniar administrazioak gutxi iraun zuen.

1893an, Salomon uharteen hego-ekialdeko zatia britainiar protektoratu bihurtu zen, eta bost urte geroago iparraldeko zatia gehitu zitzaion.

1900ean, Alemaniak bere gainontzeko domeinuak (Buka eta Bougainville uharteak izan ezik) Britainia Handiari eman zizkion britainiarrak Ekialdeko Samoatik erretiratzearen truke. Ordutik aurrera, Salomon uharteen zati bezala, Guadalcanal Britainiar Koroak okupatu zuen.

1920an, Bougainville eta Buka australiar agintepean jarri zituen Nazioen Ligak, Guadalcanal britainiar koroapena 1942 arte mantendu zen bitartean, Japoniar Inperioaren armadak okupatu zuenean, eta, geroago, armada estatubatuarrak birkonkistatua Guadalcanalgo gudua deritzonean.

1976an Britainiar Koroak Salomon uharteei autogobernua eman zien, eta, bi urte geroago, independentzia.

Guadalcanalgo kanpaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Guadalcanalgo kanpaina»

Uhartearen inguruan gertaturiko gertakari historikorik garrantzitsuena Guadalcanalgo kanpaina izan da, Bigarren Mundu Gerrako borrokaldi nagusietako bat. 1942 hasieran uhartea japoniar armadaren agintepean zegoen. AEBetako Itsas Armadako Infanteria Guadalcanala urte horretako abuztuak 7an iritsi zen. Lehorreratzeak ez zuen inongo arazorik izan, baina borroka zaildu egin zen une horretatik aurrera, gerra horretako gudurik bortitzenetako bat gertatu zelarik. Azkenik, soldadu estatubatuarrek 1943ko otsailak 9an uhartearen konkista adierazi zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]