Edukira joan

Hagin (krustazeoak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau krustazeoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hagin (argipena)».
Miseraren haginak.

Hagin esaten zaie euskaraz krustazeoek eta beste zenbait artropodok dauzkaten apendizeei, pintza edo matxarda forma dutenean. Termino zoologiko anatomikoa kela da, grezierazko χηλή (matxarda) hitzean du horrek jatorria, latinezko chelae formatik igarota.

Euskal Herriko krustazeoen artean, hagin nabarmenak ditu misera edo abakandoak, eta baita buiak ere.

Kela edo haginak dituzte, krustazeoak ez direnen animalien artean, eskorpioiek ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]