Halmstad
Halmstad | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Probintzia | Halland | |
Izen ofiziala | Halmstad | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 56°40′26″N 12°51′26″E / 56.67397°N 12.85728°E | |
Azalera | 34,13 km² | |
Altuera | 11 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 71.422 (2020ko abenduaren 31) 106 (2020) | |
Dentsitatea | 19 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
http://www.halmstad.se/ |
Halmstad Suedia hego-mendebaldeko hiria eta izen bereko udalerriko herriburua da, Hallandeko konderri edo probintziako hiriburua. Nissan ibaiaren bokalean dago. Portua dauka. Industria- eta aisialdi-gunea da. 2006. urtean 55.688 biztanle zeuden Halmstad hirigunean. Halmstad udalerriak, bestalde, 1.018 km²-ko azalera dauka, eta 91.800 biztanle.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldera Falkenberg udalerria dauka; ipar-ekialdera Hylte udalerria; ekialdera Kronoberg probintzia; hegoaldera Laholm udalerria; eta mendebaldera Kattegat itsasartea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1320. urte inguruan sortu zuten Halmstad hiria, Kristobal II.a Danimarkakoa errege zela. Baina Halmstad leku-izena Valdemar II.a Danimarkakoaren 1231ko Liber Census Daniæ obran aipatuta zegoen, erregearen bizilekutzat.
1434-1436 urte bitartean Kalmarreko Batasunaren aurkako errebolta gertatu zen Halmstaden; ondorioz, hiria suntsituta eta erreta utzi zuten. 1619. urtean, hiria hondatuta utzi zuen beste sute handi bat izan zen: eliza eta harrizko etxeak izan ezik, beste guztia suntsituta geratu zen.
1658. urteko Roskildeko Hitzarmenaren ondorioz, Halmstad Suediakoa zen aurrerantzean.
1882-1889 bitartean eraiki zuten trenbidea Halmstaden: Nässjö, Helsingborg, Varberg eta Bolmen hiriekin lotunea lortu zuen.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Halmstadeko Unibertsitate Eskola (Halmstad Högskolan) dago hirian, baita Defentsako Unibertsitate Eskola Teknikoa (Försvarsmaktens tekniska skola) eta Hamstad Unibertsitate Eskola Militarra ere (Militärhögskolan Halmstad).
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Halmstads BK da hiriko futbol taldea. Suediako lau liga eta kopa bat irabazi ditu eta hiru aldiz UEFA Intertoto Kopa.
Halmstadeko musika-talde ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Basshunter
- Arch Enemy, death metal melodikoa
- Roxette, pop musika
- Shining, black metala
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hiriaren erdigunea.
-
HSwMS Najaden.
-
San Nikolas eliza.
-
Söndrums eliza.
-
Liburutegia.