Hamilton (Bermuda)
Itxura
Hamilton Hamilton | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialde jakin bateko administrazio-lurralde-entitate baten izendapena | Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde | |
Uharte multzoa | Bermuda | |
Izen ofiziala | Hamilton | |
Jatorrizko izena | Hamilton | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 32°17′42″N 64°46′59″W / 32.295°N 64.7831°W | |
Azalera | 0,7 km² | |
Altuera | 18 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 3.686 (2010) | |
Dentsitatea | 5.266 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1793 | |
Ordu eremua | UTC−04:00 | |
cityofhamilton.bm |
- Artikulu hau Bermudako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hamilton».
Hamilton[1] Bermudako hiriburua da (Bermuda Erresuma Batuko itsasoz haraindiko lurralde bat da). Portua du, eta Bermuda uharteko merkataritza-, administrazio- eta aisialdi-gune nagusia da.
Hiriaren izena 1778-1794 agintaldian Bermudako gobernadore izan zen Sir Henry Hamilton-engandik datorkio.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bermudako gobernuak 58,7 hektarea hartu zituen egoitza berria sortzeko eta eraikitzeko: 1793. urtean formalki eskuratu zuten lurra, Parlamentuko agiri baten bitartez. Saint Georgek Bermudako hiriburua izateari utzi, eta Hamilton izendatu zuten hiriburu berritzat 1815. urtean.
Hiri izaera 1897. urtean lortu zuen Hamiltonek; besteak beste, Hirutasun Santuaren katedral anglikanoa eraiki zutenean. Gerora, katedral katolikoa ere eraiki zuten.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Hamilton) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 25 | 26 | 26 | 27 | 30 | 32 | 33 | 34 | 33 | 32 | 29 | 27 | 34 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20 | 20 | 20 | 22 | 24 | 27 | 29 | 30 | 29 | 26 | 24 | 21 | 24 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 16 | 16 | 16 | 17 | 20 | 23 | 24 | 25 | 24 | 21 | 19 | 17 | 20 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 7 | 7 | 9 | 13 | 18 | 20 | 20 | 19 | 14 | 12 | 10 | 7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 149 | 135 | 114 | 113 | 93 | 151 | 135 | 131 | 179 | 191 | 145 | 104 | 1640 |
Iturria: Bermuda Weather Service[2] |