Hans Werner Henze
Itxura
Hans Werner Henze (Gütersloh, Westfalia, 1926ko uztailaren 1a - Dresden, Saxonia, 2012ko urriaren 27a) alemaniar musikagilea izan zen. Fortner, Milhau eta Leibowitzen ikaslea. Hasieran, Stravinskiren eragina izan bazuen ere, Henzerentzat dodekafonismoa teknika bat besterik ez zen, eta ez bakarra. Estilo guztiz ezberdinak erabili izan zituen. Sei sinfonia eta lau kontzertu idatzi zituen. Opera alorrean: Orein erregea (1955), Lord gaztea (1964), Don Quijote (1976), eta abar. Enzensbergerrekin vaudevillerako musika egin du: Ai Rakel (1972), Kubatarra (1973). Filmetako musika ere idatzi du: Muriel (A. Resnais, 1963), eta orobat ahotserako piezak, oratorioak eta ganbera-musika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |