Harold Foster
Itxura
Harold Foster | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Halifax, 1892ko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Winter Park, 1982ko uztailaren 25a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, idazlea, ilustratzailea eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Foster, Hal |
|
Harold Hal Rudolf Foster (1892ko abuztuaren 16a, Halifax, Eskozia Berria – 1982ko uztailaren 25a, Winter Park, Florida) kanadar-estatubatuar komikigile bat izan zen. Zalantzarik gabe Fosterren komikirik ospetsuena Prince Valiant da ("Printze Ausarta"). Bestalde, Edgar Rice Burroughs idazlearen Tarzan pertsonaiari buruzko komikiak ere marraztu zituen.
Kanadan jaio zen eta 1921ean Chicagora joan zen. Han ilustrazio lanetan hasi zen eta estatubatuar nazionalitatea jaso zuen. 1928an, abenturazko komikien lehen sailetako bat marrazten hasi zen, Tarzanen abenturen egokitzapen bat. 1937an Prince Valiant sortu zuen, abenturazko eta fantasiazko asteroko komiki bat, Erdi Aroan. Komiki honetan marrazkian duen xehetasunarengatik nabarmendu zen.