Herostrato
Herostrato | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Efeso, K.a. IV. mendea |
Heriotza | Efeso, K.a. 356 ( urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | cattle rancher (en) |
Parte-hartzailea
|
Herostrato (antzinako grezieraz: Ἡρόστρατος, Efeso, K.a. IV. mendea) Efesoko artzain bat izan zen, Artemisaren tenpluari su emateagatik ezagun egin zena[1].
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 365eko uztailaren 21ean, Efeson, Artemisaren tenplua, Antzinaroko zazpi mirarietako bat, erre eta suntsitu zuten. Herostrato izeneko artzaina epaitu eta kondenatu zuten sutearen erruduntzat. Pertsiar errege Artaxerxes III.a Okok aginduta, torturapean lortu zuten krimenaren aitortza; ospea nola edo hala lortzea omen zen Erostratoren helburua[1].
Erregeak berak emandako epaian, erruduna heriotzara kondenatzeaz gain, haren izena aipatzea ere galarazten zen, heriotza zigorpean, ospearen helburua betiko ukatzeko. Valerio Maximo erromatar idazleak ez zuen damnatio memoriae lege hori hautsi, ez zuen supiztailearen izenik aipatu, baina zera iragarri zuen: “Gizon batek Dianaren Efesoko tenpluari su ematea planeatu zuela jakin zen eta, hala, haren izena mundu osoan ezaguna izango zen eraikinik ederrena suntsitzeagatik”. Teoponpo greziar historialariak ere sutearen berri jasoa zuen lehenago eta, gainera, Herostrato aipatu zuen[1].
Albistearen zabalkudea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horrenbestez, Valerio Maximoren profezia bete zen eta Herostratoren izena lau haizetara zabaldu zen. Victor Hugo, Anton Txekhov, Lope de Vega, Unamuno, Jules Verne, Jean-Paul Sartre, Gore Vidal idazleek besteak beste Herostrato beren lanetan aipatzen zuten. Miguel de Cervantesek berak, On Kixote Mantxakoan, Erostratorekin gertatutakoa jaso zuen; ospea bilatzen zuelako ahanzturara kondenatu zutela baina, azkenean, kontrakoa lortu zutela, alegia. Esanguratsua da Cervantesek artzainaren izena jasotzea eta erregea aipatu ere ez egitea[1].
Zabaldu nahi ez den informazio bat espero baino gehiago hedatzeari Streisand efektu deitzen zaio eta kasu honetan, efektu hura gertatu zen.