Homer Simpson
Homer Jay Simpson, Simpsondarrak telebista sailoko pertsonaia nagusietako bat da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Homerrek Simpson familiako begirunerik gabeko aita arduragabearena egiten du. Homer eta bere familia Springfielden bizi dira eta Homer-ek Sprinfieldeko Zentral Nuklearreko segurtasun arduradun bezala egiten du lan 7-G sektorean.
Zaletasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista ikusten etzanda egon, janaria (batez ere erroskillak eta haragia) eta garagardoa edatea dira bere zaletasunak. Gehienetan, Duff markako garagardoa edaten du. Horrez gain alfer galanta da, bere lanpostuan lo-kuluxkak egiten ditu, batzuetan Springfieldeko segurtasuna kolokan jarriz.
Sarritan Moeren Tabernara joaten da mozkortzera. Moe Szyslak, Carl Carlson, Lenny Leonard eta Barney Gumble bere lagun minak dira.
Homerren adierazpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- D'oh! (gauzak gaizki ateratzen zaizkionean)
- Mmmm... (gustuko duen jaki edo edari batean pentsatzen duenean)
- Yujuuu! (gauzak ongi ateratzen zaizkionean)
Arbasoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Homer-ren arbaso bat euskalduna da. Zeren Springfield gizona bizitzeko pertsona batean instpiratuta dago eta bere herenaitona euskalduna da.