Hoosiers
Hoosiers | |
---|---|
Jerrald Goldsmithen filma | |
Egilea(k) | Jerrald Goldsmith |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Hoosiers |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | teen film (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | 1954 Milan High School basketball team (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Anspaugh |
Gidoigilea(k) | Angelo Pizzo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Angelo Pizzo |
Konpainia ekoizlea | Hemdale films (en) |
Edizioa | Carroll Timothy O'Meara (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Fred Murphy |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Indiana |
Historia | |
Nominazioak | |
Hoosiers 1986ko David Anspaugh estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Angelo Pizzo ekoizle eta gidoigileak ekoiztu eta idatzi zuten kirol film bat da. Gene Hackman, Barbara Hershey eta Dennis Hopper aktoreek antzeztu zuten.
Hoosier AEBetan Indiana estatuko biztanleek jasotzen duten ezizena da.
1954ko Indianako Saskibaloi Txapelketa irabazi zuen Milan udalerriko inistitutuko saskibaloi taldearen kirol balentrian oinarritua dago.
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Dennis Hopper) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariaren (Jerry Goldsmith) izendapenak jaso zituen. Askok inoizko kirol film onenatzat jotzen dute.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraganean istripu bat jasan ondoren, Norman Dale (Gene Hackman) Indiana hegoaldeko baserri giroko Hickory udalerriko institutuko saskibaloi taldeko entrenatzailea izateko kontratatua izan da. Nahiz eta jokalariek, irakasle desatsegin batek eta zenbait herritarrek gogokoa eza izan eta berau kaleratzen saiatu, Dale gizon gogotsua da eta saskibaloiarekiko griña bizia du, horrek ez etsitzea eta aurrera jarraitzera bultzaraziko du. Baina taldeko jokalarien konfidantza bereganatzea bere borrokaren erdia izango da, beste erdia teorikoki bere erdipurdiko taldea baina goi mailako saskibaloi taldeei irabaztea izango da. Baina kanpotar nekagaitz batek herri oso baten harrotasuna altxarazi dezakela erakutsiko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gene Hackman: Norman Dale
- Barbara Hershey: Myra Fleener
- Dennis Hopper: Shooter Flatch
- Sheb Wooley: Cletus Summers
- Maris Valainis: Jimmy Chitwood
- Brad Long: Buddy Walker
- Steve Hollar: Rade Butcher
- Fern Persons: Opal Fleener
- Chelcie Ross: George
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1986ko filmak
- David Anspaughek zuzendutako filmak
- Angelo Pizzok idatzitako filmak
- Gene Hackmanek antzeztutako filmak
- Barbara Hersheyk antzeztutako filmak
- Dennis Hopperrek antzeztutako filmak
- Chelcie Rossek antzeztutako filmak
- Sheb Wooleyk antzeztutako filmak
- Angelo Pizzok ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Saskibaloiari buruzko filmak
- Nerabe filmak
- Indianan girotutako filmak
- 1950eko hamarkadan girotutako filmak