Edukira joan

Ibai delta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Niloren delta satelite irudian (NASA).

Delta hiruki formako lurraldea da, ibai batek bere ahoan —ibaiak bere urak itsaso, estuario, aintzira edo urtegi batera isurtzen dituen tokian— sortutakoa. Lurralde hori, metatzen diren sedimentuek eratzen dute, ibaiaren isuria desagertzen doan heinean. Ibai besoez osatuta dago, ibaiak eramandako sedimentuak metatu diren uharteak banatzen dituztenak, itsasora, ozeanora edo aintzirara iritsi ondoren. Ibai handienen delten metaketek, honako ezaugarri hau dute: ibaia, kanal aktibo eta ez aktibo multzo bat eratzeko, banatzen eta berriz batzen diren hainbat besotan banatzen da.

Deltarik ospetsuena Nilo ibaiarena da, eta handik dator bokale forma horri ematen zaion izena. Nilo ibaiaren bokaleak hiruki forma nabarmena du, delta (Δ) greziar hizkiaren oso antzekoa. Horregatik, Herodoto historialariak izen hori eman zion.

Uharteen eraketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur goraldietan zehar, ibaiek harea, hartxintxarra eta lokatza garraiatzen dute. Hauek, behin metatutakoan, delta eratzen dute.

  • Higadura: Ibaia muinoetan edo mendietan jaiotzen da. Garaiera honetako tokietan, ura indarrez jaitsi eta isurtzen da arroken artetik
  • Garraioa: erdialdeko zatian, ibaiak motel aurrera egiten du, eta sedimentu harritsuak garraiatzen ditu. Orokorrean, delten aurretik dauden lautadetan, meandroak agertzen dira.
  • Sedimentazioa: sedimentuak, ibaien bokalean, muinotxo bat eratuz metatzen dira. Ondoren, ibaiak horien gainean jariatzen dira, ibai banaketariak eratuz.

Delta baten eraketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Delta hau Groenlandiako hego-mendebaldeko kostaldean eratu da, Narsarsuaqetik gertu

Delta, ibaiek garraiatutako materialaren metaketa baten ondorioz eratzen da, hiruki forma hartzen duen toki batean, bat-bateko isuri abiada gertatzen denean, bokaleagatik gerta daitekeena, aintzira batean, ibai zabalago batean, itsasoan edo ozeanoan, azken hau hain sarri gertatzen ez den arren.

Deltak eta estuarioak ibaien bokale forma nagusiak dira, aintzira, beste ibai batzuetan, ozeanoan edo itsasoan itsasoratzen direnean. Bere presentzia bokaleetan, itsasaldien zabaleragatik sortua dago. Itsasaldiak oso biziak direnean, ibaien bokalea estuario motakoa izaten da, itsasgoran ibaiaren urak birpresatzen baitira, itsasbeheran, uren abiadaren azelerazioa gertatzen den bitartean, uharteak eratzen dituzten sedimentuen metaketa eragozten duena delten kasuan. Horregatik, deltak gehiago gertatzen dira aintzira, itsaso eta ibai handietan, urek, itsasaldien eragina jasaten ez duten tokietan, ozeano irekien kasuan baino.

Ganges ibaiaren delta, India eta Bangladeshen, Lurreko tokirik emankorrenetakoa da

Dena dela, badago salbuespenik arau honentzako, Hegoamerikan Orinoko ibaia eta Afrikan Niger ibaiaren kasuan bezala, itsasaldien eragina, latitude ertainetan baino txikiago diren lekuak direnak.

Deltaren eraketan ibaia nagusi den eta itsasaldien eta olatuen eraginari hain lotuta ez dagoen tokietan, forma gingilanitzeko delta bat era daiteke. Hauda Mississippi ibaiaren kasua, honen eredu bezala har daitekeena.

Arroz soroak Ebroren deltan

Oso ohikoak ez diren kasuren batzuetan, delta haran oso luze batean dago eta ibai delta alderantzikatu bezala ezagutzen da. Batzuetan, ibaia adar askotan banatzen da, lurrean barrena dagoen toki batean, bakarrik, berriz elkartu eta itsasorantz jarraitzeko. Delta mota honen kasurik nabarmengarriena, Niger ibaiaren barne deltarena da.

Delta eratzen duen lur materiala oso ezberdina da, buztin, lupetz eta harea nahasketa batez eratuta egon daitekeelarik. Material hauek korronteak garraiatuak izan daitezke, honen abiadaren arabera, eta metatu edo ez, itsasaldien intentsitatearen arabera. Delten zorua, orokorrean oso emankorra da, batzuetan, euren gatz maila nahiko handia den arren. Ibaien bokaleetan eratzen dira materialen metaketagatik, lurraren uretako sarpena eratzen duen arte. Hiruki forma du. Iberiar Penintsulan, adibiderik esanguratsuena Ebro ibaiarena da.

Delta ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]