Ibar
Itxura
Ibarra edo harana lurrazaleko sakonune bat da, forma luzekoa eta ibai edo glaziar baten higadurak sortua. Inklinatua da, itsasorantz, laku baterantz edo arro baterantz.
Euskalkietako izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esanahi honetarako, euskara batuko izen egokienak ibar eta haran direla arautu du Euskaltzaindiak.[1] Euskalkietan, beste hainbat izen erabiltzen dira, hala nola: naba, iberra, mendibitarte, balle, sakon, errekabitarte, menditarte, mendisakon, etab.[2]
Tipologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibarren sailkapena jatorriaren arabera (Lurrekoak, Ilargikoak, Martekoak eta abar) edo zabaleko ebaketaren arabera sailka daitezke:
- V itxurako ibarra (isurialdeetan euriaren higadurak sortua)
- arroila itxurako ibarra (ibaiaren higadura handiak sortua)
- U itxurako glaziar harana (glaziarraren higadurak sortua)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «“Bailara”, “ibar” eta “haran”» Plazaberri (Euskaltzaindia) 2024-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ «383: valle / vallée (avec rivière ou ruisseau) / valley (with a river)» Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |