Ipar Andeetako plaka
Itxura
Ipar Andeetako plaka mikroplaka tektoniko bat da. Haren hedadura, 0,02394 estereorradian da. Hego Amerikako plakari lotua dago, eta, oso-osorik, litosfera kontinentalez osatua.
Hego Amerikaren ipar-mendebaldean dago, Kolonbia, Venezuela eta Ekuadorko Andeak hartzen dituelarik.
Ipar Andeetako plakak mugakide ditu Karibeko plaka, Panamako plaka, Nazcako plaka eta Hego Amerikako plaka.
Gainerako plakekin dituen mugek Peru-Txileko fosa eratzen dute, Hego Amerikak Ozeano Barean duen kostaldean.
Ipar Andeetako plaka, milioi bat urteko, 0,7009º-ko errotazio abiaduran mugitzen da, 58º 66' ipar latitudean eta 89º 00' mendebal longitudean kokatutako polo bat erreferentziatzat hartuta.