Iparraldeko xake-tximeleta
Iparraldeko xake-tximeleta | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Hesperiidae |
Generoa | Carterocephalus (en) |
Espeziea | Carterocephalus palaemon Pallas, 1771 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Molinia caerulea, Calamagrostis purpurascens, Larre-olo, Brachypodium sylvaticum eta Calamagrostis purpurea |
Zabalera | 25,5 mm |
Iparraldeko xake-tximeletaa (Carterocephalus palaemon) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan eta Asian hedaturik dago. Iberiar penintsulan iparraldean soilik aurkitzen da, Asturiastik Piriniotara.
Peter Simon Pallas zoologo alemaniarrak deskribatu zuen 1771. urtean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta txiki-ertaina da, 26-30 mm arteko hegal zabalera du. Hegalak marroi ilunak dira eta orban laranjak aurrealdean eta urre kolorekoak atzealdean dituzte, xake taula baten antzera. Hegalen ertzak zuriak dira. Hegalen azpialdean antzerako patroia mantentzen da, baina kolore argia dute eta orban horixkak lerro ilunez inguraturik daude[1].
Arra eta emea antzekoak dira koloreei dagokionez, baina emeak pixka bat handiagoak dira.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belaunaldi bakarra ateratzen duen tximeleta da. Martxo-apiriletik uztailera ikusten dira imagoak hegan. Tximeleta arrak lurraldekoiak izaten dira[2]. Emeak beldarra elikatuko den landarearen hostoetan banan bana jartzen ditu arratzak. Beldarra fina eta berdea da, hibernatu ondoren kolore arrea hartzen du. Hosto bat kiribildu egiten du babesleku gisa eta bertan bizi da. Jateko soilik ateratzen da bertatik[1].
Gramineoen hosto lehorretan ezartzen du pupa eta handik tximeleta heldua jaioko da.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelai hezeetan eta basoetako soilguneetan aurkitzen da, beti ere ura albioan duela, izan ere imagoak sarritan ikusten dira putzu ertzetan ura edaten. 200 m eta 1.400 m arteko altueran aurkitzen dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hegalen gainaldea.
-
Hegalen azpialdea
-
Arraren eta emearen arteko kopula
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Carterocephalus palaemon (Pallas, 1771)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
- ↑ (Ingelesez) Ravenscroft, Neil O. M.. (1994-05-01). «Environmental influences on mate location in male chequered skipper butterflies, Carterocephalus palaemon (Lepidoptera: Hesperiidae)» Animal Behaviour 47 (5): 1179–1187. doi: . ISSN 0003-3472. (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).