Iraeta
Iraeta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Zestoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′N 2°16′W / 43.26°N 2.26°W |
Garaiera | 43 m |
Iraeta Zestoako auzoa da, Aizarnazabalerako bidean dagoena, Urola ibaiak sortutako meandro zabal eta emankor batean. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 173 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraeta meandro zabal batean finkaturik dago (normalean Sabea izenez ezaguna), Gipuzkoan bakan gertatzen den gorabehera geografiko batean alegia, Urola ibaiak eragindakoa. Bertoko emankortasuna dela eta lautada hau laborantzako erabilerarako aprobetxatu da. Urolako urbazterretan landaredi autoktonoa aurki dezakegu, hots, haltzadia (haltza, lizarra), zenbait tokitan zurzuri eta alboen birpopulaketek ordezkatu badute ere.[1] Ondoan, Ertxin mendia dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraeta lehen aldiz XIV. mendean dokumetatu da. Egungo auzoari hasiera eman zion etxe feudalaren izena da Iraeta baina ez da jatorrizko leinu-etxea kontserbatu. Iraetako jauna Ahaide Nagusia izan zen eta Leinu gerretan parte hartu zuen; horregatik Gaztelako erregeak bere dorretxearen goialdea moztea agindu zuen, eta gerora dorretxea bera ere desagertu zen, baina haren armarria Zestoa herriko Iraeta Etxera eraman zen, Foruen plazara begira.
Bazen, bestetik, XIX. mendeko etxetzar bat, jauregi izana eta ibaiaz bestaldeko auzokoek Nagusikoa deitua; egun erorkinak bakarrik gelditzen dira. Aipatu behar da ere bai Santa Ines Baseliza, Euskal Herriko XVI. mendeko ohiko elizaren erreprodukzioa XVII. mendean eraikia.
Historikoki inguruak aldaketa historikoen arabera bere industria moldatu du. Burdinolak, fanderia, zementu egiteko instalazioak... Industria horien aztarna asko daude auzoan, asko eta asko, ikertu gabe. Auzoaren egiturak berak industria historia hori adierazten du.[2]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poliki-poliki bizi lagunak galtzen joan da auzoa, nahiz eta azken urteetan errekuperazio bat ezagutu:
- 1960: 560 biztanle.
- 1970: 462 biztanle.[3]
Iraetako biztanleria |
---|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Ines baseliza, XVII. mendekoa.
- Koloniaren etxeak: etxe ilera bikoitz bat fatxada homogeneo eta teilatu bakar banaz jarraitua da, esparru gipuzkoarrean multzo paregabe eta ez-ohiko bat osatzen duena.
- Administratzailearen etxea.
- Nagusikua jauregiaren erorkinak.
- Latsagia.
- Urola Ibaiaren sabea.
- Urola ibaiaren meandroa.
Iraetar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francisco Larrañaga Albizu, Txikito Iraetakoa, esku huskako pilotaria.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Iraetako informazioa Zestoako Udalaren webgune ofizialean
- Iraetako Telebista
- (Gaztelaniaz):Iraetako fanderiaren koloniari buruzko informazioa.
Zestoako auzoak | ||
---|---|---|
Aizarna • Akua • Arroa behea • Arroa goia • Bedua • Endoia • Etorra • Ibañarrieta • Iraeta • Lasao • Txiriboga |