Ismael
Ismael | |
---|---|
Biblia | |
Gregori Ugrumoven Agar eta Ismael basamortuan (Григорий Иванович Угрюмов) | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Kanaan |
Heriotza | Arabia, K.a. 1590 |
Sexua | Gizona |
Familia | |
Aita | Abraham |
Ama | Agar |
Ezkontidea(k) | Bint Al Madad (en) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Ismael (hebreeraz: יִשְׁמָעֵאל, Yishma'el; antzinako grezieraz: Ισμαήλ, Ismaēl; latinez: Ismael; arabieraz: إسماعيل, Ismāʻīl) Biblian eta Koranen agertzen den pertsonaia da, Abraham eta Sara bere emaztearen neskamea zen Agarren semea izan zena. Hasierak Ismael jaio zenean Abraham 86 urte baino gehiago zituela eta Sara jadanik ez zela ugalkorra dio. hori zela eta neskamearekin izan zuen semea.
Bibliak ere bere bizitzari buruz honela dio:
« | Hona hemen Abrahamen seme Ismaelen ondorengoak —Ismael Sararen mirabe egiptoarrak sortu zion Abrahami—. Hauek dira Ismaelen semeen izenak: Nebaiot lehen-semea; ondoren, Kedar, Adbeel, Mibsam, Mixma, Duma, Masa, Hadad, Tema, Jetur, Nafix eta Kedma. Horiek dira Ismaelen semeen izenak; hamabi buruzagi beste hainbeste leinurentzat; izen horiek eman zitzaizkien haien bizileku eta kanpalekuei ere. Ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen Ismael. Gero, azken arnasa emanez, hil egin zen eta bere arbasoekin elkartu. Haren ondorengoak Habila eta Xur-en artean dagoen eskualdean, Egiptoren mugan, Axur bidean, jarri ziren bizitzen, beren anaien aurrez aurre. |
» |
Islamaren arabera, bere ondorengoak arabiar tribuen arbasoak izan ziren eta baita Mahoma profetarenak ere[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zeep, Ira G.. (2000). A Muslim primer: beginner's guide to Islam. 2 University of Arkansas Press, 5 or. ISBN 9781557285959..