József Eötvös
Itxura
József Eötvös de Vásárosnaményko baroia (Buda, 1813ko irailaren 3a - ibidem, 1871ko otsailaren 2a) idazle eta politikari hungariarra izan zen. Kartusiarra izeneko liburua (1838-1841), 1830. urteaz geroko Frantziako egoera deskribatzen duena, idatzi izanak ospe handia ekarri zion. Herriko notarioa (1844-1846), Hungariako nekazari-giroa erakusten duen liburua, eta 1514ko Hungaria (1847), Dózsaren nekazarien matxinada kontatzen duen obra, errealismo kritikoaren aitzindaritzat hartu izan dira. 1848an, Herri Hezkuntzako ministro izan zen Hungariako lehen gobernuan. Hungariak Austriarekiko lotura hautsi zuenean (1848), Munichera erretiratu zen 1850a arte. 1861etik aurrera Herri Hezkuntzako ministro izan zen berriro.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: József Eötvös |
(Ingelesez) Biografia.