Edukira joan

James Connolly

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Connolly

Bizitza
JaiotzaEdinburgo1868ko ekainaren 5a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaDublin1916ko maiatzaren 12a (47 urte)
Hobiratze lekuaArbour Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Lillie Connolly (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakesperantoa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakesperantista, politikaria eta sindikalista
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaIrlandar Alderdi Sozialista Errepublikazalea

Find a Grave: 4276 Edit the value on Wikidata

James Connolly (irlanderaz Séamus Ó Conghaile; Cowgate, Edinburgh, Eskozia. 1868ko ekainaren 5a - Dublin, Irlanda. 1916ko Maiatzaren 12a) irlandar buruzagi nazionalista, iraultzaile eta sozialista bat izan zen. 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat eta Irlandako Errepublikaren Aldarrikapenaren sinatzaileetako bat izan zen.

1896an Irlandar Alderdi Sozialista Errepublikarra sortu zuen.

Eskoziako Edinburgh hiriburuko Cowgate kaleko 107. zenbakian jaioa, Eskoziara joandako irlandar etorkinen semea. Bere gurasoak John eta Mary Connolly, sortzez Monaghan irlandar konterrikoak ziren. Hamaika urterekin eskola utzi zuen lanean hasteko, eta gerora garaiko ezkerreko lider politikoetako bat bihurtu zen.

Posible da hamalau urterekin Britaniar Gudalostean sartu izana, Dublinera bidalia izan zelarik, eta uste denez han ezagutuko zuen bere emaztea izanen zena.

1892an Ezkoziar Federakunde Sozialistaren pertsonai garrantzitsu bat zen jada, hiru urteren buruan honen idazkari nagusia bilakatuz.1896an Britaniar Gudarostea utzi eta Irlandar Alderdi Errepublikar Sozialista sortu zuen. Britaniar lurrean zegoen bitartean, Alderdi Laborista sozialistaren sortzailetako bat izan zen 1903an. Langile Garraiolarien Sindikatuko James Larkinen konfidantzazko gizona bilakatu zen. 1913an lockoutaren aurkako erantzune moduan, Irlandako Armada Hiritarra edo (Irish Citizen Army) delakoa sortu zuen, langileak defendatu eta grebak antolatzen zituen entrenatu eta armaturiko langile taldea. 250 pertsonaz osatua bakarrik osatua zegoen. Beren helburua nazio edo herrialde irlandar sozialista eta independientea ezartzea zen, britainiar okupaziotik aske.

Connollyk Irlandar Boluntarioen erakundea burgesatzat zuen, eta Irlandako independentzia ekonomikoarekiko interes eskasa erakusten zutela iritzi zuen. 1915an, britaniar indarren aurkako behin-behineko ekintza erabakikor bat bilatu nahian, berehalako ekintzak zuzena burutzeko gogo biziz zen. Connolly-ren berehalako ekintza bilaketa honek Irlandar Anaitasun Errepublikarreko kideak erabat larritu zituen, Irlandar Boluntarioen barnean infiltrazio lanak egin baizituzten, eta urte batzuen buruan altxamendu bat gauzatzeko asmoa baizuten. Anaitasun erakundeko kideak, Tom Clarke eta Patrick Pearse barne, Connolly-rekin biltzartu ziren akordio batera iristeko asmoarekin. Nahiz eta horretarako Connolly bahitua izan zela esan den, gerora ideia hori ezeztatua izan zen. Edozein modutan, inongo azalpenik gabe hiru egunez desagertua egon zen.

James Connolly-ren irudia Dublin-en

1916ko Bazko Altxamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altxamendu ospetsu hau eman zenean 1916ko Apirilak 24ean, Connolly Dublingo Brigadako komandantea zen, eta Dublingo Brigada honek partehartze garrantzitsua izan zuen altxamendua, bera zen "de facto" komandante nagusia. Errendizioaren ondoren zera esan omen zien beste presoei: "Ez kezkatu. Aldarrikapena sinatu duzuenok afusilatuak izango zarete. Baina gainontzekoak aske geldituko zarete." Connolly ez zuten espetxe gela batean sartu, gela arrunt batean baizik (gaur egun "Connolly gela" deritzona) Estatuaren Apartamentuetan Dublingo gazteluan, Lehenengo Gerratetik etorri ziren Britaniar Tropak atseden hartzen zuten Ospitalea. Bere emazteak bisitatuzuen, eta iritzi publikoak kalean zioenaz galdetua izan zenean, zera esan zuen: "Denek ahantzi dute ni Irlandarra naizela".

Borrokaren latzaren ondorioz oso zauritu eta makaldua zegoen (medikuak egun bat edo biko bizi denbora eman zion, baina exekuzio agindua emana zen ordurako) eta afusilamendurako bere kabuz zutik egoteko ere ez. Bere absoluzioa eta azken oliadura Aita Aloysius kaputxinoak eman zizkion. Bera hilko zuten britaniniar tiratzaileen alde errezatzeko galdetuta, zera esan zuen: "Beren eginbeharra beren kontzientziarekin bat dutenen gizon guztien alde errezatuko dut".

Connolly-k altxamenduan parte hartu zuela eta, tiratzaile talde baten aurrean afusilatua izateko heriotz zigorrera sententziatua izan zen. 1916ko maiatzaren 12an anbulantzia militar batek Kilmainham Gaol espetxera eraman zuen, ahal zuten moduan ohe eramangarri batean jeitsi eta eserleku batean eserita zegoela berehalakoan afusilatu egin zuten.[1] Bere gorpua (beste matxinatu edo errebeldeenakin egin zen bezala) inongo hilkutxarik gabe hilobi amankomun batean lurperatua izan zen. Errebeldeen exekuzioak samin handia piztu zuen Irlandar Gizartearen gehiengoan, nahiz eta jende hauetako askok ez zuten altxamenduaren aldeko jarrerarik izan honek iraun zuen bitartean. Connollyren exekuzioa izan zen, beharbada, denetan eztabaidatu eta polemikoena. Historialarien esanetan, Connollyren eta bere antzeko errebeldeen ekintzek, beren heriotzen moduak, harridura eta atsekabea piztu zuten jendearengan, desira eta gogo berriak piztuz, bai eta mugimendu errepublikar eta abertzalearekiko jarraitzaile berri eta ugaria irabaziz.

James Connolly hil ostean bere emaztea Lillie eta zenbait seme-alaba gelditu ziren, hauetako bat Nora Errepublikar mugimenduko idazle eta aktibista nabarmena izan zen, eta Roddyk bere aitaren ideia politikoei jarraitu zien, hurrengo urteetan Oireachtaseko Irlandar Legebiltzarreko biltzarkidea izatera iritsiko zirelarik.

Pentsamoldea eta eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ondarea Irlandan esanguratsua da batez ere kausa nazionalista edo abertzalean. Hala beharrez, bere marxismoa hainbat eta hainbat pentsalari eta antolatzaile politikoek analizatua eta errebindikatua izan da, bai Irlanda barnean bai kanpoan ere. Bere idatzitako lana artikuluetan oinarrituta dado, irlandar nazionalismoa, marxismoa eta katolizismoa bat egin nahi dituen pentsamoldea erakusten digute.

Connolly Lehen Mundu Gerrarekiko aurkako jarrera izan zuen komunista gutxienetako bat izan zen, jarrera honek Europako lider eta buru sozialisten gorrotoak piztuko zituen berarekiko.

Iduri denez Lenin errusiarra Connollyren miresle handia izan omen zen, nahiz eta pertsonalki elkar ezagutu ez izan. Lenin, bere idazlan batzuetan, berak Irlanda "burgestzat" zuenaren aurka oldartzen da, iraultza "erabat benetakorik" ez zegoela nabarmenduz, eta komunistek beste gizarte indarrekin batasuna bilatu behar zutela.

Eskozian, bere prentsamoldeak John Maclean bezalako sozialistetan eragina izan du, ideia abertzale eta marxistak uztartu nahian baita ere, horretarako Alderdi Errepublikar Langile Eskoziarra sortuz.

Dublinen bada James Connollyren estatua bat.

Oraintxu bertan Connolly filma prestatzen ari da, buru edo lider politiko honi buruz, Adrian Dunbarek zuzendua eta Peter Mullan aktoreak antzeztua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]