Edukira joan

Jan de Klerk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jan de Klerk

Minister of Education (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBurgersdorp (en) Itzuli1903ko uztailaren 22a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaKrugersdorp1979ko urtarrilaren 24a (75 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPotchefstroom University for Christian Higher Education (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ministroa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaReformed Church (en) Itzuli
Alderdi politikoaNational Party (en) Itzuli

Johannes "Jan" de Klerk (Burgersdorp, 1903ko uztailaren 22a - Krugersdorp, 1979ko urtarrilaren 24a) hegoafrikar politikaria izan zen. Hegoafrikako jarduneko presidentea izan zen 1975ean.

1927tik 1945era ikastetxe bateko zuzendari gisa lan egin zuen eta, gainera, langile zurien sindikatuko idazkaria izan zen. 1947tik Alderdi Nazionaleko idazkaria izan zen Rand eskualdean. 1954an senatari eta Lan eta Herri Lan ministro izendatu zuten Johannes Strijdom koinatuaren gobernuan.

Beste ministerio batzuk zuzendu zituen Hendrik Verwoerden eta John Vorsterren gobernuetan, besteak beste Barne ministerioan.

1969tik 1976ra Senatuko presidente izan zen, eta Hegoafrikako jarduneko presidentea izan zen 1975eko apirilaren 9an Jacobus Johannes Fouché erretiratu zenetik apirilaren 19an Nicolaas Diederichs izendatu zuten arte. Seme Frederik Willem de Klerk ere Hegoafrikako presidente izan zen urte batzuk geroago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]