Japoniako lehen ministro
Japoniako Lehen Ministroa Japoniako Gobernuko Arduraduna da. Meiji arotik dagoen kargu bat da eta Bigarren Mundu Gerraren bukaeratik Lehen Ministroa Ordezkarien Ganbarak aukeratzen du, Kokkaiak. Tradizioz gehiengoa duen alderdi politikoko buruzagia izan ohi da eta horregatik gehienak Alderdi Liberal Demokratikotik etorri izan dira. Berez, konstituzioaren arabera, Enperadorea da Lehen Ministroa aukeratzen duena, Kokkaiaren gomendioz.
Lehen Ministroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerrenda historiko honetan Lehen Ministro kargua izan dute guztiak agertzen dira. Lehenengo ilaran duen zenbakia zenbaki administratiboa da, hau da, zenbatgarren presidentea zen. Bigarrenean errepikapenak kontutan hartu gabe zerrendatzen dira, hau da, kabinete kopurua.
Izenak japoniar erara ematen dira, non abizena hasieran agertzen den.