Javier Gorosterratzu
Javier Gorosterratzu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urroz, 1877ko abuztuaren 28a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Cuenca, 1936ko abuztuaren 10a (58 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta historialaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Erredentore Guztiz Santuaren Kongregazioa |
Javier Gorosterratzu Jaunarena (Urrotz, 1877ko abuztuaren 28a - Cuenca, 1936ko abuztuaren 10a) nafar elizgizon eta historialaria izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazari familia batean Urrotz herrian jaio zen. 14 urte zituela Lekarozen arbuiatu zuten, eskolagabe izan eta euskaraz baizik mintzatzen ez jakiteagatik. Gero, 16 urte zituela, fedeak eta ase gabeko jakin-minak bultzatuta, erredentziotarren artean sartu zen. Euskaraz baino ez zekienez, hasieran zurgin ikasten jarri zuten, eta gaztelania ikasten lagundu zioten. Han gogoko zituen ikasketak egin zituen, eta haren aparteko gaitasunaz ohartuta, goi-mailako ikasketak egitera bideratu zuten.
Astorgan eta Nava del Reyn aritu ondoren, 1893an apaiz bilakatu zen. Jarraian, Iruñean jardun zuen hamazazpi urtez (1913-1927; 1930-1933). 1933an Cuencara joan zen, non Gerra Zibilaren hasieran milizianoek hil zuten.[2][3]
Vatikanok dohatsu izendatu zuen 2012ko abenduaren 20an, Benedikto XVI.ak onartutako dekretuaren bidez.[4]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriarekin zerikusia zuten gaiak jorratu zituen batez ere. Reseña biográfica de Sor Josefa de San Alfonso" (Zaragoza, 1922) idatzi ondoren, Ximenez Radakoa apaiz nafarrari buruzko lan bat eman zuen argitara (Don Rodrigo Jiménez de Rada, gran estadista, escritor y prelado" Iruñea, 1925). Lan horrekin, Espainiako Historia Errege Akademiak 1926ko Talentu saria egileari eman zion eta prentsan aipamena jaso.
Ondoren, Arnaud Oihenarten Notitia utriusque Vasconiae obra itzuli zuen latinetik gaztelaniara Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian (RIEV, 1926-1929). Lanaren hitz aurrean orduko eta garaikideko historiografiari buruzko gogoeta plazaratzen du Nafarroako konkistaren harira.Notitia Utrisque Vasconiae-ren itzulpenari Gorosterratzuk eginiko hitz aurrea Izan ere, Notitia Utriusque Vasconiae lanak XVII mendetik ez zuen argia berriz ikusi; ondoren, 1992an, Eusko Legebiltzarrak argitalpen berria egin zuen eta Gorosterratzuren itzulpena baliatu zuen.
Azkenik, Bartolome Karrantza artzapezpiku nafarrari buruzko biografia bat utzi zuen, baina ezin izan zuen bukatu [5]. Bazuen baimena Vatikanoko Agiritegian ikertzeko baina hil zuten, eta esku artean zituen lanak Cuencako apaiztegian eragindako sutean galdu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Don Rodrigo Jiménez de Rada, gran estadista, escritor y prelado : estudio documentado de su vida... / por Javier Gorosterratzu
- Noticia de las dos Vasconias, la Ibérica y la Aquitana... : se añaden los catálogos de los Prelados de la Vasconia Aquitana, más completos que los publicados hasta ahora / por Arnaldo de Oyenart. 2a ed. enmendada y añadida / vertida al castellano por el P. Javier Gorosterratzu[Betiko hautsitako esteka]