Jean-François Regnard
Itxura
Jean-François Regnard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1655eko otsailaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Dourdan, 1709ko irailaren 4a (54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea eta bidaia idazlea |
Jean-François Regnard (Paris, Frantzia, 1655eko otsailaren 7a - Grillongo gaztelua, Dourdan, Frantzia, 1709ko irailaren 4a) frantses idazlea eta dramagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidaia asko egin zituen gaztetandik. Haietako bidaia batean, aljeriar piratek bahitu zuten, eta zenbait hilabetez eduki zuten preso. Aske geratu zenean, Frantziara itzuli zen, eta antzerkirako idatzi zuen.
Obra nagusiak: Le Joueur (1696, "Jokalaria"), Le Légataire universel (1708, "Oinordeko bakarra") eta La Sérénade (1694, "Serenata").
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.