Edukira joan

Jean Paul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Paul

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohann Paul Friedrich Richter
JaiotzaWunsiedel1763ko martxoaren 21a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
 Bavariako Erresuma
HeriotzaBayreuth1825eko azaroaren 14a (62 urte)
Hobiratze lekuaStadtfriedhof Bayreuth (en) Itzuli
Heriotza modua: Edema
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, poeta eta libretista
Lantokia(k)Leipzig eta Berlin
KidetzaZientzien Bavariar Akademia
Izengoitia(k)Jean Paul, J. P. F. Hasus eta Jean-Paul Richter

Musicbrainz: 8da98fb2-e391-45c3-8340-c2fb3a83f3d9 Discogs: 1741134 IMSLP: Category:Richter,_Johann_Paul_Friedrich Find a Grave: 23426 Edit the value on Wikidata

Johann Paul Friedrich Richter, ezagunagoa Jean Paul ezizenez (Wunsiedel, Bavaria, Alemania, 1763ko martxoaren 21a - Bayreuth, Bavaria, Alemania, 1825eko azaroaren 14a), alemaniar eleberrigilea izan zen.

Jean-Jacques Rousseau idazleari zion begiramenez erabili zuen Jean Paul izengoitia. Ospe handia izan zuten haren obrek, XIX. mendearen hasieran. Ministro protestante baten semea zen, eta Leipzigen egin zituen teologiako ikasketak.

1787tik aurrera argitaratu zituen lehen kontakizun ospetsuak: Auswahl aus des Teufels Papieren nebst einem nöthigen Aviso vom Juden Mendel (1789, Deabruaren paperen artean aukeraturiko pasarteak eta Mendel juduari buruzko informazio-txostena), Maria Wuz (1790) eta Die unsichtbare Loge (1793, Logia ikustezina). Hesperus (1795) eleberriaz ospe handia jaso zuen; lan garrantzitsuak etorri ziren ondoren: Blumen-, Frucht-, und Dornenstücke (1796, Lore-, fruitu- eta arantza-puskak, Siebenkas heroiaren izenaz ere ezaguna), Quintus Fixlein (1796) eta Titan eleberri didaktikoa (1800-1803), bere maisulana.

1804an Bayreuth hirian hartu zuen bizilekua, eta garai bateko ideia neoklasikoetatik eta geroko erromantikoetatik urrundu zen, haien aldeko ilusioa galdurik, nahiz ez zuen umorea galdu: Dr. Katzenbergers Badereise (1809, Katzenberg doktorea bainutegirako bidaia) eta Des Feldpredigers Schmelzle Reise Nach Flätz mit forgehenden Noten (1809, Gudarosteko kapilau Schmelzleren bidaia).

Jarraitzaile asko izan zituen Europan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Paul Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]