Jefferson Airplane
Jefferson Airplane | |
---|---|
Jefferson Airplane 1967an | |
Datuak | |
Jatorria | San Frantzisko, Kalifornia, AEB |
Musika mota | folk rocka acid rocka rock psikodelikoa |
Urteak | 1965 - 1972 1989 1996 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | RCA Victor Epic Records Grunt Records |
Grace Slick (1966 - 1972) Marty Balin (1965 - 1971) Paul Kantner (1965 - 1972) Jorma Kaukonen (1965 - 1972) Jack Casady (en) (1965 - 1972) Skip Spence (1965 - 1966) Spencer Dryden (1966 - 1970) Papa John Creach (1970 - 1972) John Barbata Joey Covington (en) (1970 - 1972) Bob Harvey (en) Signe Toly Anderson (1965 - 1966) | |
Lehengo taldekideak | |
Signe Toly Anderson Marty Balin Bob Harvey Paul Kantner Jorma Kaukonen Jerry Peloquin Skip Spence Jack Casady Spencer Dryden Grace Slick Joey Covington Papa John Creach John Barbata David Freiberg | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
jeffersonairplane.com | |
Jefferson Airplane estatubatuar rock taldea izan zen, 1960ko hamarkadaren erdialdean San Frantziskon sortutakoa. Musika psikodelikoaren aitzindaria izan zen. Taldearen bi abesti, "Somebody to Love" eta "White Rabbit", Historiako 500 kanta hoberenen zerrendan kokatu zituen Rolling Stone aldizkariak.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marty Balin kantariaren ekimenez sortu zuten Jefferson Airplane 1965ean Paul Kantner eta Jorma Kaukonen gitarristek, Signe Toly Anderson kantariak, Bob Harvey baxu jotzaileak eta Jerry Peloquin bateria jotzaileak. Andersonek 1966an utzi zuen taldea, eta Grace Slickek ordeztu zuen. Taldea berehala bihurtu zen 1960ko hamarkadaren amaieran Kalifornian garatu zen kontrakulturaren ikur nagusietakoa. Gai politikoak eta zientzia-fikzioa uztartzen zituen Kantnerrek bere hitzetan, eta musikan tonu psikodelikoak nabarmentzen ziren. Kantner izan zen, hain zuzen ere, garaiko kantu ezagun askoren egilea: “Watch her Ride”, “The Ballad of You and Me and Pooneil”, “Crown of Creation”... Balinekin lau eskutara idatzitakoak dira, berriz, “Today” eta “Volunteers”.[2]
Garai hartan egin ziren makrojaialdi guztietan hartu zuen parte Jefferson Airplanek. Montereyn izan zen 1967an, Woodstocken 1969an, eta baita Altamonten ere. Urte loriatsu haien ondoren, ordea, barne tentsioak agerian gelditu ziren. 1970ean Kantner bakarka estreinatu zen Blows Against The Empire diskoarekin, bere hurrengo proiektua izango zenari nolabaiteko bidea eginez. Izan ere, Jefferson Airplanen ibilitako kide batzuekin eta beste musikari batzuekin, ibilbide arrakastatsu eta komertzialagoa abiatu zuen Jefferson Starship proiektuarekin.[2]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marty Balin - ahotsa, gitarra (1965-1971, 1989; 2018an zendua)
- Paul Kantner - gitarrak, koruak (1965-1972, 1989; 2016an zendua)
- Jorma Kaukonen - gitarrak, koruak (1965-1972, 1989)
- Signe Toly Anderson - ahotsa (1965-1966; 2016an zendua)
- Bob Harvey - baxua (1965)
- Jerry Peloquin - danborrak (1965)
- Jack Casady - baxua (1965-1972, 1989)
- Skip Spence - bateria (1965-1966; 1999an zendua)
- Grace Slick - ahotsa (1966-1972, 1989)
- Spencer Dryden - bateria (1966-1970; 2005ean zendua)
- Papa John Creach - biolina (1970-1972, 1989; 1994an zendua)
- Joey Covington - bateria (1970-1972; 2013an zendua)
- John Barbata - bateria (1972)
- David Freiberg - ahotsa (1972)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jefferson Airplane Takes Off (1966)
- Surrealistic Pillow (1967)
- After Bathing at Baxter's (1967)
- Crown of Creation (1968)
- Volunteers (1969)
- Bark (1971)
- Long John Silver (1972)
- Jefferson Airplane (1989)
Bildumak eta zuzenekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bless Its Pointed Little Head (1969, zuzenean grabatua)
- The Worst of Jefferson Airplane (1970, bilduma)
- Thirty Seconds Over Winterland (1973, zuzenekoa)
- Early Flight (1974, bilduma)
- Flight Log (1977, bilduma)
- 2400 Fulton Street (1987, bilduma)
- Jefferson Airplane Loves You (1992)
- Journey...best of (1996)
- Live at the Fillmore East (1998, 1968ko zuzeneko baten grabazioa)
- Ignition (2001)
- Sweeping Up the Spotlight (2007, 1969ko zuzeneko baten grabazioa)
- The Woodstock Experience (2009)
- Live at the Fillmore Auditorium 10/15/66: Late Show – Signe’s Farewell (2010)
- Grace's Debut (2010, 1966ko zuzeneko baten grabazioa)
- We Have Ignition (2010)
- Return to the Matrix (2010)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 500 Greatest Songs of All Time. rollingstone.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-31).
- ↑ a b Lizarralde, Mikel. Paul Kantner hil da, Jefferson Airplane taldearen sortzailea. Berria egunkaria, 2016ko urtarrilak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).