Jelena Smirnova
Itxura
Jelena Smirnova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1888ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Errusiako errepublika Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa |
Heriotza | Buenos Aires, 1934ko urtarrilaren 15a (45 urte) |
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vaganova Academy of Russian Ballet (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa eta ballet dantzaria |
Elena edo Jelena Smirnova izenez ezaguna, Jelena Aleksandrovna Smirnova —errusieraz: Елена Александровна Смирнова— (San Petersburgo, Errusia, 1888ko martxoaren 25a - Buenos Aires, Argentina, 1934ko urtarrilaren 15a), balet errusiarreko dantzaria eta koreografoa izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Petersburgoko Baleteko Akademia Inperialean ikasi zuen eta 1906an graduatu zen. Berehala onartu zuten Mariinsky Antzokiko balet-konpainian, eta 1916an dantzari nagusia bihurtu zen.
1917an, Errusaiko Urriko Iraultza hastean, Errusiatik alde egin zuten Boris senarrak eta berak.
Senarrarekin batera Boris Romanov Balet Erromantiko Errusiarrak sortu zituen Berlinen, Berlingo dantzari izan zen eta Argentinako Antzerki Erromantiko Errusiarrean.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ U.F. Zanni. (25 de enero de 1934). Teatros y conciertos. La Vanguardia.
- ↑ Enrique Honorio Destaville. Historia del Ballet Kirov (parte II). En la ciudad de los zares. Revista DANZA en español.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Koegler, Horst (1977). The Concise Oxford Dictionary of Ballet. London; New York: Oxford University Press. ISBN 0 19 311314 7.