Edukira joan

Jevgenia Berkovitx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jevgenia Berkovitx

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЕвгения Борисовна Беркович
JaiotzaSan Petersburgo1985eko apirilaren 29a (39 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Hezkuntza
HeziketaRussian State Institute of Performing Arts (en) Itzuli 2007)
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria

IMDB: nm13224913 Facebook: 100000515463824 Instagram: ebberkovich Musicbrainz: 3dc3ea01-9212-4c9f-a8f5-16e90a795171 Edit the value on Wikidata

Jevgenia (Zhenia) Borisovna Berkovitx[1] (errusieraz: Евгения (Женя) Борисовна Беркович; Leningrad, 1985eko apirilaren 29a) errusiar antzerki zuzendari, dramagile eta poeta da, Sedmaia Studia antzerki taldeko kidea.

Vadim Levanov dramagilea eta Jevgenia Berkovitx zuzendaria Gerontofobia antzezlanaren emanaldiaren ostean (Mosku, 2011)

2007an San Petersburgoko Antzerki Arteen Akademian lizentziatu zen antzerki kudeaketan. 2003tik 2008ra San Petersburgoko Gazteen Antzokian lan egin zuen zuzendari eta irakasle gisa. 2008an, Moskuko Antzerki Eskola-Estudioan sartu zen antzerki zuzendaritza ikasteko eta 2012an graduatu zen. Gradu amaierako lan gisa, Zhavoronok antzezlana zuzendu zuen, Jean Anouilhen L'Alouette lanean oinarritua[2]. Urte berean, Platforma proiektuaren baitan, Sergei Nevskiren Autland operaren errusiar estreinaldia zuzendu zuen Moskuko Vinzavod zentroan[3][4].

2022ko otsailaren 24an, Ukrainako inbasioaren aurkako pikete batean parte hartu zuen eta 11 egunez atxilotu zuten[5].

2023ko apirilaren 10ean, Errusiar Federazioko Ikerketa Batzordeak Jevgenia Berkovitx eta Svetlana Petritxuk dramagileen aurkako auzi penal bat ireki zuen «terrorismoaren justifikazioarengatik», Interneten argitaratutako Finist jasny sokol antzezlanaren irakurketaren bideo-grabazioan oinarrituta[6][7][8]. Maiatzaren 4an atxilotu zuten. Ez zuten errudun aitortu[6]. Maiatxaren 5ean Natalia Txeprasova epaileak Berkovitx espetxeratu zuen uztailaren 4ra arte[6]. Ekainaren Diana Mistxenko epaileak Berkovitx eta Petritxuken atxiloketa 2023ko azaroaren 4ra arte luzatu zuen[9], eta azaroaren 3an, Juri Rakhmatov epaileak, Dmitri Polestxuken ikertzailearen eskaera onartuz, Jevgenia Berkovitx eta Svetlana Petritxuk espetxean utzi zituen 2024ko urtarrilaren 10era arte[10]. Urtarrilaren 10ean atxiloketa martxoaren 10era arte luzatu zieten[11].

2024ko apirilaren 15ean, Errusiako Finantza Zaintzarako Zerbitzu Federalak Jevgenia Berkovitx eta Svetlana Petritxuk «terrorista eta muturrekoen» zerrendan sartu zituen eta haien banku-kontuak blokeatu zituen[12].

2024ko uztailaren 8an, sei urteko espetxe-zigorra ezarri zieten Berkovitxi eta Petritxuki[13].

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikolai Matveievekin ezkonduta dago[14]. Bi alaba adoptatu dituzte, Anna eta Kira[15].

2023ko azaroaren 20an, Berkovitxen amona Nina Katerliren heriotzaren berri eman ondoren, Errusiako 23 pertsona publikok, Ivan Urgant eztabaida-aurkezle ohiak, Dmitri Muratov kazetariak, Txulpan Khamatova eta Jevgeni Mironov aktoreek barne, gutun ireki bat idatzi zioten Tatiana Moskalkova giza eskubideetarako komisarioari, Berkovitx askatzeko laguntza eskatuz, amonari omenaldia egin diezaion. Novaia Gazeta egunkarian argitaratu zuten gutuna[16][17]. Berkovitxi amonaren hiletara joateko baimena eman zioten eta gero atxiloketara itzuli zen[18].

Antzerki zuzendari gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Txelovek, kotory ne rabotal. Sud nad Iosifom Brodskim
  • Russkaia krasavitsa
  • Marina
  • Pingviny
  • Gerontofobia
  • Zhavoronok
  • Solnetxnaia linia
  • Gamlet
  • Storozhevaia sobatxka
  • Stxitalka
  • Ras-staiomsia
  • Finist jasny sokol
  • Naxe sokrovistxe

Dramagile gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Peer Gynt (itzultzailea, 2016)[19]
  • Antigona (libretoaren egilea, 2019)[20]

Zinema zuzendari gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jesli by ja byl (2014, Aleksandr Kastxeievekin batera)
  • Nagolo (2023, Sveta Nagaievarekin batera)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  2. (Errusieraz) Деменцова, Эмилия. «Как сделать народ счастливым принудительно?» Комсомольская правда 2012-02-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-21) (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  3. (Errusieraz) Карась, Алёна. «Опера в ауте» Российская газета 2012-03-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-21) (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  4. (Errusieraz) Поспелов, Пётр. «Опера Autland на Винзаводе: Музыке Сергея Невского не повезло с театром» Ведомости 2012-03-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-21) (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  5. (Errusieraz) Смирнова, Ксения. «"На нас не за что доносить". Мариэтта Цигаль-Полищук об аресте Евгении Беркович, политической позиции и смерти матери» Spltnik 2023-06-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-02) (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  6. a b c (Errusieraz) Суринская, Яна. «В Москве арестованы режиссер и сценарист спектакля «Финист Ясный Сокол»» Ведомости 2023-05-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-05-08) (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  7. (Errusieraz) Мамиконян, Ольга; Жиляева, Яна. «В отношении режиссера Евгении Беркович возбуждено дело об оправдании терроризма» Forbes.ru 2023-05-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-05-04) (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  8. (Errusieraz) «К писательнице Нине Катерли пришли с обыском из-за спектакля ее внучки Жени Беркович. Режиссера подозревают в оправдании терроризма» Фонтанка.ру 2023-05-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-05-04) (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  9. (Errusieraz) Мамиконян, Ольга. «Суд продлил арест Жени Беркович по делу об оправдании терроризма до 4 ноября» Forbes.ru 2023-09-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  10. (Errusieraz) Светова, Зоя. «Крокодил назад не ходит. Но он может остановиться» Новая газета 2023-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  11. (Errusieraz) Ячменникова, Полина. «Евгения Беркович и Светлана Петрийчук останутся под стражей до 10 марта» Коммерсантъ 2: 5. 2024-01-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  12. (Errusieraz) «Женю Беркович и Светлану Петрийчук внесли в список «террористов и экстремистов»» Meduza 2024-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  13. (Errusieraz) «Беркович и Петрийчук приговорили к шести годам общего режима» РБК 2024-07-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).
  14. (Errusieraz) Брицкая, Татьяна. «С камертоном в суд нельзя!» Новая газета 2023-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  15. (Errusieraz) «Женя Беркович — о том, почему удочерение двух подростков — лучшее решение в ее жизни» Женщины сверху 2021-08-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-05-25) (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  16. (Errusieraz) «Мы просим Вас о милосердии» Новая газета 2023-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  17. (Errusieraz) «Евгений Миронов, Чулпан Хаматова, Иван Ургант призвали отпустить Женю Беркович из СИЗО — «хотя бы для того, чтобы она смогла похоронить свою бабушку»» Meduza 2023-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  18. (Errusieraz) «Арестованную Женю Беркович привезли из Москвы в Петербург на похороны бабушки — писательницы и правозащитницы Нины Катерли» Meduza 2023-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  19. (Errusieraz) «Пер Гюнт» Красноярский ТЮЗ (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  20. (Errusieraz) Шайдуллина, Ольга. «Антигона» Золотая маска (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]