Jim Crow legeak
Jim Crow legeak Ameriketako Estatu Batuetako hainbat estatutan 1890eko hamarkadatik 1965 arte indarrean egon ziren arraza-segregazioaren legeen izen ez-ofiziala da[1].
Jim Crow legeen adibide batzuk jatetxe, taberna, komun eta garraiobideen bereizketak izan ziren[2]; zuri eta beltzentzako ur edateko iturriak ere bazeuden. Ameriketako Estatu Batuetako Armada ere bereizita zegoen.
Estatuak bultzatutako eskola-segregazioa Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen Gorte Gorenak 1954an. Jim Crow beste lege guztiak 1964ko Eskubide Zibilen Legeak eta 1965eko Boto Eskubideen Legeak indargabetu zituzten[3].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jim Crow Law esaldia 1904an hiztegian agertu zen lehen aldiz[4], aurretik erabiltzen zenaren frogak dauden arren[5][6].
Jim Crow esaldiaren jatorria «Jump Jim Crow» musika ikuskizunari egotzi izan zaio, Thomas Dartmouth Rice aktore zuriak antzezten zuena, aurpegia beltzez margotuz afro-amerikar bati erreferentzia egiteko. 1832an estreinatu zen eta Andrew Jackson orduko presidentearen politika populista satirizatzeko erabili zen. Riceren pertsonaiaren ospearen ondorioz, 1838rako Jim Crow «afro-amerikarra» esan nahi zuen esamolde peioratibo bihurtu zen[7], eta pixkanaka arraza-segregazioaren legeak «Jim Crow legeak» bezala ezagutzen hasi ziren[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Irazustabarrena Uranga, Nagore. «Beltzek ez dakite igerian» Argia 2017/01/15.
- ↑ «Stax diskoetxea, zuria beltzez» Gaztezulo 2008/09/05.
- ↑ (Ingelesez) Civil Rights Act of 1964 - CRA - Title VII - Equal Employment Opportunities - 42 US Code Chapter 21. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010/10/21).
- ↑ (Ingelesez) Epstein, Richard A. (1989). «Race and the Police Power: 1890 to 1937» Washington and Lee Law Review 46(4): 741..
- ↑ a b (Ingelesez) Woodward, C. Vann; McFeely, William S. (2001). The Strange Career of Jim Crow. , 7 or..
- ↑ (Ingelesez) «Republican Hopes Shattered; He Will Be "Professor" Harrison. Congressman Goodnight Very Sick. Louisiana's "Jim Crow" Law Valid. Mr. Pickering's Coudition Improved» The New York Times 1892/12/21.
- ↑ «Amorru-bola itzela» Berria 2023/03/21.